Bilbao.net

2013ko maiatzaren 22a

Bilaketa aurreratua

profilak
Ruta:

Irakurzaletasuna bultzatzea Udal Liburutegien Sarean

Itzuli

Jarduera kulturalak, gaztetxoen zein gazteen artean irakurketa sustatzeko jarduerak, tailerrak, erakusketak...

Unean-unean garatutako jarduerei buruzko informazio gehiago lortzeko, Bilboko Udal Liburutegien Sarearen webgunean sartu besterik ez dago.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Jarduera batzuk daude ikastetxeetarako bereziki antolatuta (Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa).
  • Interesdunentzat.

Igo

Nola egin eskaria?

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

 

NON AURKEZTU:

Igo

Zertan datza?

  1. Jardueretan izena aurretiaz eman behar denean, eskabide-orria eskatuko da.
    Ikastetxeek egiaztapenerako aurretiko gonbidapena jasoko dute, epeen berri eduki dezaten. Eskabide-orria sinatuta eta zigilatuta bidali beharko da.
  2. Egin beharreko izapideak antolatutako jardueraren araberakoak izango dira. Jarduera zehatzari buruzko informazio gehiago lortzeko, liburutegiko langileei galdetu, mesedez.
  3. Jardueraren egunean, interesduna liburutegira joango da, eta jardueran parte hartuko du.

Igo

Ohiko galderak

Noiz egiten da?
Ikasturtean zehar eta eskolako ordutegian.
Ba al da bisita gidatuetarako gutxieneko kopururik?
Bidebarrietako liburutegia bisitatzeko talde helduetan, gutxienez 5 lagun eta gehinez 20 egon beharko dira, eta aldez aurretik eskatu beharko da hitzordua.
Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak herritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Bidebarrietako Liburutegi Nagusia
Bidebarrieta kalea, 4
48005 Bilbo
Telefonoa: 94 415 09 15 / 94 415 69 30 / 94 416 29 88
E-posta: bidebarrieta@ayto.bilbao.net
Udaleko beste liburutegiekin harremanetan jartzeko helbideak esteka honetan aurkituko dituzu: Bilboko Udal Liburutegien sarea

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200