Bilbao.net

2013ko maiatzaren 22a

Bilaketa aurreratua

profilak
Ruta:

Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketa - euskarazko ipuinen lehiaketa

Itzuli

Euskaraz idatzitako eta argitaratu gabeko ipuin originalen literatura-lehiaketa da, eta gazteen artean euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzea du helburu.

Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketa Bilboko ikastetxeen laguntzaz egiten da.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Bilbon erroldatutako ume eta gazteei.
  • Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleei eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei.

Igo

Nola egin eskaria?

Izena emateko epea lehiaketako oinarrietan eta ikastetxeetan banatutako liburuxketan zehazten da.

Hona hemen AURKEZTU BEHARREKO agiriak:

  • Euskaraz idatzitako ipuin ilustratuaren originala eta kopia bat.
  • Lanaren identifikazio-datuak, idazlearen izen-abizenak eta kategoria, inprimakian.
  • Agiriak aurkezteko moduari buruzko informazio gehiago, lehiaketako oinarrietan.

HONELAXE AURKEZTU behar dira:

  • Zuzenean:
    • Euskara, Gazteria eta Kirol Sailean – Euskara Zuzendariordetza
  • Sailera bertara ohiko postaz bidaltzea. Halakoetan, zigiluko data hartuko da aurkezpen-datatzat.

Igo

Zertan datza?

  1. Abenduan, Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak lehiaketaren informazio-liburuxka banatuko du ikastetxe eta udaltegietan, bertako partaidetza bultzatzeko.
  2. Izena emateko epealdian, saria banatuko duen epaimahaia aukeratuko da.
  3. Izena emateko epea amaitutakoan, epaimahaiak aurkeztutako ipuinak balioetsiko ditu, lan sarituak hautatzeko asmoz. Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da.
  4. Maiatzean sariak banatzen dira Udaletxean. Irabazleei aldez aurretik ematen zaie epaimahaiaren erabakiaren berri.
  5. Saritutako lanak argitaratu eta parte-hartzaile eta ikastetxe guztien artean banatuko dira.

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

Igo

Ohiko galderak

Noiz egiten da?
Abendu-urtarril bitartean aurkeztu behar dira ipuinak.
Non aurkitu dezaket programa honi buruzko informazio gehiago?
Udalaren web orrian Sailak duen atalean: Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketa.
Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsultaren bat, kexaren bat edo iradokizunen bat egin nahi badut?
Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak hiritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritakoaren arabera tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Euskara, Gazteria eta Kirol Saila
Euskara Zuzendariordetza
Venezuela plaza, 2
48001 Bilbo
Telefonoa: 94.420.44.16 / 94.420.51.61 / 94.420.52.41
Astelehenetik ostiralera: 08:30etik 14:00etara (Ekainaren 1etik irailaren 15era: 08:30etik 13:00etara)

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200