Bilbao.net

2013ko maiatzaren 25a

Bilaketa aurreratua

profilak
Ruta:

Eskolako absentismoaren kontrako programa

Itzuli

Bilboko Udalak ikasleen, familiaren eta ikastetxeen artean egiten duen bitartekaritza-lana da.

Bere helburua da ikasleen absentismoaren aldeko jarrera errotik kentzen laguntzea

Programa hau honako hauexen koordinaziopean egiten da:

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saila.
  • EUDEL (Euskadiko Udalen Elkartea).

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Eskolako absentismoa edo deseskolarizazioa duten Bilboko ikastetxeentzat.
  • 6 eta 16 urte arteko ikasleentzat.
  • Familientzat.

Igo

Zertan datza?

  • Ikastetxeak absentisten zerrenda bidaliko du Kultura eta Hezkuntza Sailera, absentismoa edo deseskolarizazioa antzeman ondoren.
  • Ikastetxearentzat izendatutako bitartekariak bertako zuzendaritzarekin jarriko dira harremanetan, deseskolarizazio eta eskolako absentismoaren desagerpenerako programa abian jartzeko.
  • Adingabekoarekin eta haren familiarekin esku hartzeko plan indibidualizatua garatzen da.

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

  • Espainiako Konstituzioa (27. art.)
  • Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.
  • Hezkuntzarako eskubidea bermatzeko programa: Bizkaiko Lurraldeko deseskolarizazioari eta eskolako absentismoari aurre egitea.
  • Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzkoa.
  • Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzkoa (23. art.).
  • Urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa, adingabekoen babes juridikoari buruzkoa.
  • Otsailaren 18ko 3/2005 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa.
  • Azaroaren 8ko 230/2011 Dekretua, BALORA-Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udaleko eta lurraldeko gizarte-zerbitzuetan arrisku-egoeren larritasuna balioesteko tresna onesten duena.

 

Igo

Ohiko galderak

Zer da deseskolarizazioa?
Derrigorrez eskolaratu beharreko adingabeen egoera da (6-16 urte), ikastetxean matrikularik egin ez dutenean edo ezer justifikatu gabe eskolara inoiz ez doazenean.
Noiz esan daiteke eskolako absentismoa dagoela?
Inolako justifikaziorik eman gabe, ikaslearen etengabeko asistentziarik eza hileko %20koa edo hortik gorakoa denean.
Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak herritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Kultura eta Hezkuntza Saila
Venezuela plaza, 2-6.
48001 Bilbo
Telefonoak: 94.420.52.32 / 94.420.52.33 / 94.420.52.43
E-posta: hezkuntza@ayto.bilbao.net
Astelehenetik barikura: 8:30etatik 14:00etara.

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200