Oinarrizko Gizarte-zerbitzuak
Oinarrizko gizarte-zerbitzuek programa eta prestazio hauek ematen dituzte:
- Gizarte-eskubide eta –baliabideei buruzko informazioa, diagnostiko-balorazioa eta orientazioa.
- Diruzko prestazioen izapidetzea.
- Menpekotasun-egoeran dauden pertsonentzako baliabideen izapidetzea (Menpekotasun-balorazioaren izapidetzea, etxez-etxeko laguntza, teleasistentzia, ahaide zaintzaileentzako laguntza-programak).
- Adineko pertsonentzako baliabideak izapidetzea (adintze aktiboaren nahiz gizarteko parte-hartzearen sustapena, ordezko bizitokia).
- Ume eta familientzako baliabideak izapidetzea (esku-hartzea adingabe, gazte eta familiekin, besteak beste, 11 talde dituen gizarte-hezkuntzako esku-hartzerako programa).
- Etxerik ez duten pertsonentzako baliabideak izapidetzea (aldi baterako bizitokia, elikadura eta jantziak).
Nola egin eskaria?
Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:
- Eskatutako zerbitzuaren arabera (banakako zerbitzu bakoitzari dagokion informazioa ikusi).
AURKEZTEKO TOKIA:
- Pertsonalki:
- Helbidearen arabera esleitutako oinarrizko gizarte-zerbitzua (helbide eta ordutegietarako esteka).
Zertan datza?
- Pertsona interesatuak hitzordua eskatu behar du bere helbidearen arabera egokitutako oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin.
Horri buruzko informazio gehiago lortzeko 010 telefonora deitu, edo esteka hau erabili: Oinarrizko Gizarte-zerbitzuak. - Esleitutako gizarte-langileak eskaria jaso, baloratu, eta egin beharrekoak ezartzen ditu.
- Beharrezkotzat jotzen bada, ezarritako zerbitzuaren izapidetzea hasiko da.
Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?
- 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
- 12/1998 Legea, maiatzaren 22koa, gizarte-bazterketaren aurkakoa, eta geroago egindako aldaketak.
- 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa
- 10/2000 Legea, abenduaren 27koa, Gizarte-eskubideen Gutunen ingurukoa.
- 155/2001 Dekretua, uztailaren 30ekoa, gizarte-zerbitzuen inguruko funtzioak zehaztekoa.
- 64/2004 Dekretua, apirilaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen erabiltzaile nahiz profesionalen eskubide eta betebeharren karta zein iradokizunen eta kexen erregimena onesten dituena.
Ohiko galderak
- Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko galdera, kexa edo iradokizunik badut?
- Zerbitzuari buruzko edozein galdera, gertakari, kexa edo iradokizun jakinarazteko, Bilboko Udalak hiritarren esku jarri du Zure Udalak aditzen dizu postontzi-zerbitzua. Idazkian eskatzen diren datuak bete, eta jakinarazpenaren zioaren berri eman beharra dago. Galdera jaso duen Sailera bideratuko da jakinarazpena, kexa edo iradokizuna. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.
Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko
1
48013 Bilbo
Telefonoa: 94.499.56.33
Fax: 94.499.33.92
E-mail: ubzorroza@ayto.bilbao.net
Barrutia:08-Basurtu-Zorrotza
- Basurtu-Altamirako Oinarrizko Gizarte-zerbitzua
Luis Briñas kalea, 18,
48013 Bilbo
Telefonoak: 94.420.50.58 / 94.420.60.10
Fax: 94.420.52.09
E-mail: ubbasurto@ayto.bilbao.net
Barrutia:08-Basurtu-Zorrotza

