Bilbao.net

2013ko maiatzaren 22a

Bilaketa aurreratua

profilak
Ruta:

Arriskuan dauden haurrentzako arreta ikastetxe publikoetan

Itzuli

Arlo biologikoan, psikologikoan eta sozialean behar espezifikoak dituen udalerriko ikastetxe publikoetako ikasleriaren osasun-arazoetarako asistentzia-zerbitzua da.

Osasun-egoeratik eta horrek eskola-ingurunean izan ditzakeen ondorioetatik eratorritako desabantailak nahiz desorekak arintzea da zerbitzuaren xedea:

  • Arrisku biologikoen barruan sartzen dira gaixotasun kronikoak edo berreritzeak ekarri dituzten gaixotasun akutuak nahiz elikadura-nahasteak.
  • Nahasketa psikologikoen barruan sartzen dira jokabidearen nahiz izaeraren aldaketak.
  • Gizarte-nahasteen barruan sartzen dira ikaslearen osasunean eragin dezaketen familia-desegituratzeko egoerak, baita tratu txarren susmoa pizten duten kasuak.

Informazio zehatza

Zertan datza?

  1. Eskola Osasunerako zerbitzuek kasua detektatzen dute, osasun-azterketa baten bidez, edo ahaideen nahiz irakasleen erreferentzien bitartez.
  2. Behin detektatuta, diagnostikoa konfirmatzen da.
  3. Asistentzia- eta prebentzio-jardueren nahiz osasuna sustatzeko jardueren bidez esku-hartze espezifikoa egingo da.
  4. Beste profesionalekin koordinatuta, aldizkako kontrolak egiten dira jarraipenerako eta, beharrezkoa bada, zuzenketa-neurri berriak aplikatzen dira.
  5. Behin arazoa konponduta, alta ematen zaio, bere beharrak erantzun egokia jasota. Arazoa ez bada konpondu, eskolatzea bukatu arte egingo da jarraipena.

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

  • Eskola Osasuneko Legea.

Igo

Ohiko galderak

Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko galdera, kexa edo iradokizunik badut?
Zerbitzuari buruzko edozein galdera, gertakari, kexa edo iradokizun jakinarazteko, Bilboko Udalak hiritarren esku jarri du Zure Udalak aditzen dizu postontzi-zerbitzua. Idazkian eskatzen diren datuak bete, eta jakinarazpenaren zioaren berri eman beharra dago. Galdera jaso duen Sailera bideratuko da jakinarazpena, kexa edo iradokizuna. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Osasun eta Kontsumo Saila
Eskola Osasuneko Atala
Ugalde kalea, 7
48012 Bilbo
Telefonoa: 94.420.44.70
E-mail: sescolar@ayto.bilbao.net
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200