Eskola-ingurunean kutsa daitezkeen gaixotasunen kontrola ikastetxe publikoetan.
Ikastetxe bateko eskola-osasuneko taldearen esku-hartzea kudeatzen duen zerbitzua da. Horrela, ikasleria eta irakasleria osasuntsua kutsatzea ekiditen da gaixotasun kutsakorren kasuak edo arriskua dagoenetan: meningitisa, hepatitisa, beherakoa, tuberkulosia edo bestelakoak.
Zertan datza?
- Osasuneko Lurralde Zuzendaritzaren Epidemiologia-jagoletzarako Zerbitzuak gaixotasun kutsakorren alertak detektatzen ditu.
- Jasotakoan, alertak Osasun Sailari helarazten zaizkio. Oso gutxitan, alertaren bat ikastetxeko zuzendaritzak berak jakinarazi dezake.
- Osasun eta Kontsumo Sailak eskola-osasuneko talde bat bidaliko du, langileria medikoak (1) eta erizaintzako langileriak (1) osatua.
- Taldeko kideetako bat ikastetxera joan, zuzendaritzarekin hitz egin, eta alerta emanarazi duen gaixotasunerako ezarri den protokoloa aplikatzeko egutegia adosten du.
- Protokoloa bideratzen da, eta horren barruan:
– Ikastetxean bertan Saileko langileria medikoarekin egingo den bileran, familiei informazioa emango zaie.
– Protokoloan jasota badago, tratamendu medikoa ezarriko da.
– Bestelako neurriak hartzen dira (sukaldeak, jantokiak, gelak, etab. itxi edo desinfektatzea) - Eskola Osasuneko Buruzagitzak emaitza ebaluatu, eta txostena helaraziko dio Saileko Zuzendaritzari, Osasuneko Lurralde Zuzendaritzari bidali diezaion.
Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?
- Euskal Parlamentuaren 7/1982 Legea, ekainaren 30ekoa, eskola-osasunari buruzkoa.
- 312/1996 Dekretua, abenduaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Epidemiologia-jagoletzarako Sistema sortzen duena.
Ohiko galderak
- Alerta guztien aurrean aplikatu beharreko protokoloak ezagutzen al dituzte ikastetxe publiko guztiek?
- BAI, Osasun eta Kontsumo Sailak, Eskola Osasuneko Buruzagitzaren bidez, aldizkako kontaktuak ditu Bizkaiko Lurraldeko Osasun Zuzendaritzaren Epidemiologia-jagoletzarako Unitatearekin, komunikazio-kanalak mantendu eta gaixotasun kutsakorren aurrena aplikatu beharreko protokoloak eguneraturik izateko.
- Zonalde bakoitzeko Eskola Osasuneko taldeei protokolo horien edukiaren berri ematen zaie eta haiek protokolook martxan jartzeko behar duten material guztia dute.
- Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko galdera, kexa edo iradokizunik badut?
- Zerbitzuari buruzko edozein galdera, gertakari, kexa edo iradokizun jakinarazteko, Bilboko Udalak hiritarren esku jarri du Zure Udalak aditzen dizu postontzi-zerbitzua. Idazkian eskatzen diren datuak bete, eta jakinarazpenaren zioaren berri eman beharra dago. Galdera jaso duen Sailera bideratuko da jakinarazpena, kexa edo iradokizuna. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.
Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko
Osasun eta Kontsumo Saila
Eskola Osasuneko Atala
Ugalde kalea, 7
48012 Bilbo
Telefonoa: 94.420.44.70
E-mail: sescolar@ayto.bilbao.net
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara

