Bilbao.net

2013ko maiatzaren 20a

Bilaketa aurreratua

Ruta:

Osasunaren sustapena ume, nerabe eta gazteekin

Umeak, nerabeak eta gazteak euren hazkuntza osasungarriarekin eta droga-mendetasunen nahiz beste mendetasun batzuen prebentzioarekin lotutako gaien inguruan sentsibilizatzea, informazioa ematea eta prestatzea da helburua.

Honako arlo hauetan, bizi-ohitura osasungarriak sustatzea da xedea:

  • Pubertaro, nerabezaro eta gaztaroko arazoak.
  • Osasunerako Hezkuntza Nutrizioan, Istripuen Prebentzioa, Lehen Laguntzak, Bihotz-biriketako Bizkorketa, Sexualitatea, Higienea (aho eta hortzetakoa, pertsonala…), Txertaketak...
  • Droga-mendetasunen eta beste mendetasun batzuen prebentzioa.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Ikastetxe publiko edo itunpeko ikastetxe pribatuetako ikasleentzat.

Igo

Ohiko galderak

Noiz egiten da?
Ikasturte osoan zehar eta eskola-orduetan.
Nola eta noiz jakinarazten zaio ikastetxeari jarduketa egin dezakeela?
Ikasturtearen hasieran, Osasun eta Kontsumo Sailak bere programak eskainiko dizkie ikastetxeei.
Zer egin behar du ikastetxeak partaidetza eskatzeko?
Eskolako Osasun Atalarekin eta/edo Droga-menpetasunen Negoziatuarekin jarri beharko da harremanetan.
Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko galdera, kexa edo iradokizunik badut?
Zerbitzuari buruzko edozein galdera, gertakari, kexa edo iradokizun jakinarazteko, Bilboko Udalak hiritarren esku jarri du Zure Udalak aditzen dizu postontzi-zerbitzua. Idazkian eskatzen diren datuak bete, eta jakinarazpenaren zioaren berri eman beharra dago. Galdera jaso duen Sailera bideratuko da jakinarazpena, kexa edo iradokizuna. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Osasun eta Kontsumo Saila
Ugalde 7
48012 Bilbo
Telefonoa: 94 420 44 53 (Eskolako osasuna) / 94 420 49 74 (Droga-menpetasunak)
e-posta: sescolar@ayto.bilbao.net / drogodep@ayto.bilbao.net

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200