Esku-hartzea intoxikazio edota elikadura-alerten kasuan
Udalerrian prestatu edo merkaturatutako elikagaiekin zerikusia duten jazoeren aurrean (intoxikazioak edo alertak) lehentasunez eta premiaz esku hartzeko mekanismoa da.
Intoxikazioa beste udalerriren batean gertatu bada, Sailak Eusko Jaurlaritzari helaraziko dio salaketa.
Nori zuzenduta dago?
- Jazoerarekin erlazionatutako establezimendu nahiz pertsonei.
- Asistentzia-zerbitzuei.
Nola egin eskaria?
Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:
- Kaltetutako pertsonek edo asistentzia-zerbitzuek asistentzia medikoaren dokumentua aurkez dezakete, hala dagokionean.
AURKEZTEKO TOKIA:
- Pertsonalki edo telefonoz:
- Eusko Jaurlaritzaren Lurraldeko Osasun Ordezkaritzaren Epidemiologia Zerbitzua
María Díaz de Haro, 60
Telefonoa:94.403.15.00 - Elikagaien Ikuskaritza Sekzioa
Ugalde kalea, 7
48012 Bilbo
Telefonoa: 94.420.49.00
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara
- Eusko Jaurlaritzaren Lurraldeko Osasun Ordezkaritzaren Epidemiologia Zerbitzua
Zertan datza?
- Elikagaien Ikuskaritza Sekzioak alerta edo jazoeraren berri jasotzen du.
- Sailari jakinarazten zaio jarduketa berehala hasiko dela.
- Alerta edo jazoeraren garrantzia baloratu, eta beharrezko jarduketak aztertzen dira.
- Udal albaitariek dagokion akta emango dute, hartutako kautela-neurriak eta, dagokionean, laginak jasotzen dituena.
- 30 egun baino lehenago txostena prestatuko da.
- Beharrezkoa balitz, legozkion espedienteak hasiko dira.
- Beharrezkoa den kasuetan, agerraldiaren txosten orokorra eska dakioke Sailari, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Ordezkaritzaren Epidemiologia Zerbitzuak eta Elikagaien Ikuskaritzak egina.
Ohiko galderak
- Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko galdera, kexa edo iradokizunik badut?
- Zerbitzuari buruzko edozein galdera, gertakari, kexa edo iradokizun jakinarazteko, Bilboko Udalak hiritarren esku jarri du Zure Udalak aditzen dizu postontzi-zerbitzua. Idazkian eskatzen diren datuak bete, eta jakinarazpenaren zioaren berri eman beharra dago. Galdera jaso duen Sailera bideratuko da jakinarazpena, kexa edo iradokizuna. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.
Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko
Osasun eta Kontsumo Saila
Elikagaien ikuskaritza eta zoonosi sekzioa
Ugalde kalea, 7
48012 Bilbo
Telefonoa: 94.420.49. 24
E-mail: salud@ayto.bilbao.net
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara

