Hozka egiten duten animalien kontrola eta behaketa
Salaketa jaso edo hozkadaren bat eman duten zakurren behaketa da. Behaketa ezarritako epeen barruan egiten da (normalean, 14 egun), hozkada jasan duten pertsonei amorrua edo sorburu zoonosikoa duten beste gaixotasunik kutsatu ez diela ziurtatzeko.
Nola egin eskaria?
Hozka egiten duen zakurraren jabeak 24 ordu baino lehenago aurkeztu behar du zakurra Zakurren Udal Zerbitzuan.
Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:
- Animaliaren osasun-txartela.
AURKEZTEKO TOKIA:
- Pertsonalki:
- Zakurren Udal Zerbitzua
Novia Salcedo z/g
Telefonoa: 94.427.14.70
Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara
- Zakurren Udal Zerbitzua
Zertan datza?
- Hozka egiten duen zakurraren jabeak animalia zakur zerbitzuan aurkeztuko du.
- Kontrolerako hitzorduak ezartzen dira, 14 eguneko epea bete arte.
- Egun horietan zehar, hozka egiten duen zakurraren jabeak une jakin batzuetan aurkeztu behar du zakurra. Zakurren Udal Zerbitzuan edo gaitutako albaitaritza-zentro batean egin daiteke hori.
- Albaitaritza-zentro gaituan egitekotan, zentroak hozka egiten duten animaliei buruzko txostena eman behar du, EAEn zakurrak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren 0 eranskinaren arabera.
Ondoren, hozka egiten duen zakurraren jabeak txostena aurkeztu beharko dio Zakurren Udal Zerbitzuari. - Jabeak behaketa-tasak ordaindu beharko ditu.
- Hozka egiten duten animaliei buruzko albaitaritza-txostena ematen da.
- Erasoa jasan duen pertsonak animaliaren osasun-egoerari buruzko txostena jasoko du.
Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?
Ohiko galderak
- Non erreklamatu dezaket zakur baten erasoa?
- Hiritarren Segurtasun Sailan.
- Zakurra Zakurren Udal Zerbitzuan baino ezin da behatu?
- Albaitaritza-zentro gaituan ere egin daiteke, eta zentroak hozka egiten duten animaliei buruzko txostena eman behar du, EAEn zakurrak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren 0 eranskinaren arabera.
- Ondoren, txostena Zakurren Udal Zerbitzuari eman beharko zaio.
- Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko galdera, kexa edo iradokizunik badut?
- Zerbitzuari buruzko edozein galdera, gertakari, kexa edo iradokizun jakinarazteko, Bilboko Udalak hiritarren esku jarri du Zure Udalak aditzen dizu postontzi-zerbitzua. Idazkian eskatzen diren datuak bete, eta jakinarazpenaren zioaren berri eman beharra dago. Galdera jaso duen Sailera bideratuko da jakinarazpena, kexa edo iradokizuna. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.
Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko
Osasun eta Kontsumo Saila
Ugalde kalea, 7
48012 Bilbo
Telefonoa: 94.420.49.00
E-mail: salud@ayto.bilbao.net
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara
Hiriko Faunaren Kontrolerako Negoziatua
Sabino Arana, 50
48013 Bilba
Telefonoa: 94.427.14.70
E-mail: salimentaria@ayto.bilbao.net

