Bilbao.net

2013ko ekainaren 19a

Bilaketa aurreratua

bizi-ekintzak
Ruta:

Graduondoko prestakuntza Elikadura-osasunean eta Osasun publikoan

Itzuli

Lizentziatu-titulua eta graduondokoa duten pertsonak osasunaren zientzietan prestatzea da. Horretarako, bi urteko egonaldi ordaindua egingo dute udal laborategian nahiz Osasun eta Kontsumo Sailaren beste lokaletan.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Biologian, Kimikan, Farmazian, Albaitaritzan, Medizinan, Biokimikan nahiz Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatuta diren eta hauek betetzen dituzten pertsonei:
    • Gehienez jota deialdia baino lau urte lehenago lizentziatura bukatu izana.
    • Gutxienez deialdia egin baino sei hilabete lehenago Bilbon erroldatuta egotea.

Igo

Nola egin eskaria?

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

  • Erroldako ziurtagiria.
  • NANaren fotokopia.
  • Titulu akademikoa.
  • Kalifikazioen ziurtagiri akademikoa.
  • Curriculuma eta dagokion dokumentazioa.
  • Hizkuntzen ezagutza egiaztatzeko agiriak.
  • Bestelako bekarik ez jasotzea eta lan ordaindurik ez egitea egiaztatzen duen zinpeko aitorpena.

 

AURKEZTEKO TOKIA:

Igo

Zertan datza?

  1. Baloraziorako Batzordea deialdian zein pertsona sartu eta zein kanpoan utzi erabakitzeko bilduko da.
  2. Hiru hilabete inguruko epea dago deialdiaren egunetik hasita ebazpena plazaratzeko.
  3. Esleipena jasotzen duten pertsonek Gobernu Batzordearen esleipen-akordioaren jakinarazpen ofiziala jasoko dute, eta gainerako ebazpenak Osasun eta Kontsumo Sailaren iragarki-taulan argitaratuko dira.
  4. Pertsona onartu eta kanpoan utzitakoen zerrendak argitaratuko dira.
  5. Beka-erlazioa hasiko da bekadunak Osasun eta Kontsumo Saileko kide izatera pasatzen direnean.
  6. Beka-erlazioak bi urte iraungo du.
  7. Behin beka amaituta, titularrak Sailari aurkeztu beharko dizkio egindako lanen emaitzak.
  8. Sailak bekaduna izatearen eta egindako lanen egiaztagiria emango dio bekaren titularrari.

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

  • 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, herri-administrazioen erregimen juridikoari eta administrazio-prozedura komunari buruzkoa.

Igo

Ohiko galderak

Non kontsulta ditzaket deialdiaren oinarriak?
Bekei buruzko informazioa jaso da Gobernu Batzordeak onartutako deialdiaren oinarrietan, eta pertsona interesatuek Osasun eta Kontsumo Sailaren egoitzetan eskura ditzakete.
Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko galdera, kexa edo iradokizunik badut?
Zerbitzuari buruzko edozein galdera, gertakari, kexa edo iradokizun jakinarazteko, Bilboko Udalak hiritarren esku jarri du Zure Udalak aditzen dizu postontzi-zerbitzua. Idazkian eskatzen diren datuak bete, eta jakinarazpenaren zioaren berri eman beharra dago. Galdera jaso duen Sailera bideratuko da jakinarazpena, kexa edo iradokizuna. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Osasun eta Kontsumo Saila
Ugalde kalea, 7
48012 Bilbo
Telefonoa: 94.420. 49.54
E-mail: salud@ayto.bilbao.net
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200