Etxerako mailegua 14 urtetik beherakoentzat
Zerbitzu honen bidez, irakurle-txartelaren erabiltzaileak Bilboko Udal Liburutegien Sareko dokumentuak maileguan har eta etxera eraman ditzake.
Erabiltzaileak aldi berean material hauek mailega ditzake gehienez:
- Haurrentzako 5 liburu.
- 2 CD.
- 2 bideo edo DVD.
Nola egin eskaria?
Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:
- Irakurle-txartela.
- Atera nahi diren funtsak.
NON AURKEZTU:
- Pertsonalki:
- Bilboko Udal Liburutegietako edozeinetan.
Zertan datza?
- interesatua Bilboko Udal Liburutegien Saretik interesatzen zaion udal liburutegira joaten da.
- erabiltzaileak erabilgarri dauden funtsak kontsultatu eta maileguan hartu nahi dituenak aukeratzen ditu. Horretarako muga batzuk daude:
- Haurrentzako 5 liburu gehienez.
- 2 CD gehienez.
- 2 bideo edo DVD gehienez. - liburutegiko langileak mailegua datu-basean erregistratzen du.
- maileguan eramandako dokumentuak epe hauetan itzuli behar dira:
- Haurrentzako liburuak: 15 egun.
- CDak: 7 egun.
- Bideoak edo DVDak: 7 egun. - epea pasa ondoren, erabiltzaileak maileguan hartutako liburutegi berean itzuli beharko du dokumentazioa (pertsonalki edo postaz).
- erabiltzaileak dokumentua denbora gehiagoz maileguan izan nahi badu, web-orriaren bidez eskatuko du (Maileguak berriztatzeko estekan) edo pertsonalki liburutegira joango da, eta txartela eta berriztatu nahi dituen funtsak erakutsiko ditu:
- Haurrentzako liburuen mailegua bakarrik berrizta daiteke. 15 egun gehiago luzatzen da mailegua. - epea pasatu eta dokumentuak itzultzen ez badira eta mailegua berriztatu ez bada, liburutegiko langileak denboraldi baterako edo betirako liburutegiko txartela ken dezake.
Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?
Ohiko galderak
- Zer mailegatzen da
- Kontsultatu Maileguen Araudia gure web-orrian.
- Zer egin behar dut irakurle-txartela galtzen badut?
- Eman horren berri liburutegian, baliorik gabe utz dezaten eta beste inork zure izenean erabil ez dezan. Beste txartel bat egiteko, diru-kopuru txiki bat ordaindu beharko duzu.
- Zer gertatzen da mailegu bat postaz itzuli eta galtzen bada?
- Posta ziurtatu bidez itzultzen bada, eraman egiaztagiria liburutegira eta liburutegiko langileek kudeatuko dute kasua.
- Mailegua beste edozein posta motaren bidez itzultzen bada, eta horren ondorioz itzuli beharreko dokumentuak galtzen badira, erabiltzaileak ordaindu beharko du dokumentu horiei dagokion kopurua
- Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
- Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak herritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.
Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko
Bidebarrietako Liburutegi Nagusia
Bidebarrieta kalea, 4
48005 Bilbo
Telefonoa: 94.415.09.15 / 94.415.69.30
E-posta: bidebarrieta@ayto.bilbao.net
Udaleko beste liburutegiekin harremanetan jartzeko helbideak esteka honetan aurkituko dituzu: Bilboko Udal Liburutegien sarea

