Bilbao.net

2013ko maiatzaren 19a

Bilaketa aurreratua

profilak
Ruta:

Tenologia berriak Udal liburutegietan

Itzuli

Zerbitzu honen bidez, Bilboko Udal Liburutegien Sareko erabiltzaileek eskura dituzte teknologia berriak.

WIFI

Bidebarrietako Liburutegiak haririk gabeko teknologia bidez internetera sartzeko aukera ematen du, erabiltzailearen ordenagailu eramangarritik eta beste tresna batzuetatik.

DIDAKTEKA

Didakteka doako zerbitzu publikoa da, eta zenbait liburutegitan ordenagailuak doan erabiltzeko aukera ematen du. Norberaren prestakuntzarako eta lan indibidualerako da.

Didakteka mota bi daude:

  • Haurrentzako Didaktekak: 6tik 14 urtera bitarteko haurrentzat.
  • Helduentzako Didaktekak: 15 urtetik gorako pertsonentzat. Bidebarrietako Liburutegian Didaktekara sartzeko 16 urte izan behar da gutxienez.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

Baldintza hauek betetzen dituzten interesatuei:

  • DIDAKTEKA
    • Erabiltzaile-txartela izatea.
  • WIFI
    • Ordenagailu eramangarri bat edo WIFI txartela duten beste tresna batzuk izatea.

Igo

Nola egin eskaria?

DIDAKTEKA

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

  • Erabiltzaile-txartela.
  • Ordenagailuetan internet erabiltzeko, lehenengo aldiz zerbitzu hori eskatzen duten adingabeek liburutegian eskura dezaketen baimen-orri bat bete behar dute. Haren guraso edo legezko tutoreak liburutegira eraman beharko du orria sinatuta.

 

NON AURKEZTU:

  • Telefono bidez 94.415.50.54 telefonoan, bakarrik Bidebarrietako Liburutegiko erabiltzaileentzat.

WIFI

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

  • E.A.

NON AURKEZTU:

  • WIFI zerbitzua pertsonalki eskatzen da Bidebarrietako Liburutegian.
    • Bidebarrietako Liburutegia
      Bidebarrieta kalea, 4
      48005 Bilbo.

Igo

Zertan datza?

WIFI

  1. Bidebarrietako Liburutegiko informazio-mostradorean eskatzen da.
  2. liburutegiko langileak eskatzaileari erabiltzaile-izena eta gako bat ematen dizkio inprimaki batean.
  3. erabiltzaileak Interneteko esploratzailea ireki behar du eta agertuko zaion leihoan bere datuak idatzi beharko ditu.
    Internet 30, 60 edo 120 minutuz erabil daiteke, eta minutu horiek pasa ondoren konexioa automatikoki eteten da.

DIDAKTEKA

  1. aurretiaz erreserbatu behar da; erreserba liburutegietan egin daiteke, eta Bidebarrietako Liburutegian telefono bidez ere bai, 94.415.50.54 telefonoan.
  2. aldez aurreko erreserba egin eta gero, erabiltzailea erreserba egindako Liburutegira joaten da adostutako orduan, eta, txartela aurkeztu ondoren, liburutegiko langileak libre dagoen ordenagailu bat erakusten dio.
  3. erabiltzaileak Didaktekako zerbitzuak erabiltzeko, erabilera-arau hauek errespetatu behar ditu:
    - Postu bakoitzaren erabilera indibiduala da; pertsona batek baino gehiagok batera erabiltzeko baimena eskatu behar da.
    - Ordenagailuak ez dira itzali behar, arazoak izanez gero arduradunari esan.
    - Liburutegiko inpresora eta erabili gabeko disketeak erabiltzeko ordaindu egin beharko da (kontsultatu tarifa Tasak atalean).
    - Disketeak erabil daitezke. Disketeak Didaktekako langileak jartzen ditu ordenagailuaren irakurgailuan, birusen kontrako programa pasa ondoren.
    - Gehienez ordubete erabil daiteke (edo ordu erdi, liburutegiaren arabera), eta gutxiago kontsula arinak egiteko gordetako ordenagailuetan.
    - Kontsulta arinak egiteko ordenagailuak gehienez 15 minutuz erabil daitezke, eta ez da ordenagailu horretan ordurik erreserbatu behar.
    Kontsulta arinak egiteko ordenagailua libre badago, erabiltzaileek erabil dezakete, baina jakitun izango dira norbait kontsulta arinen bat egitera badoa ordenagailua utzi beharko diela.
  4. saioa amaitu ondoren, erabiltzaileak ordenagailua piztuta utziko du.

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

  • E.A.

Igo

Ohiko galderak

Zer programa eta aplikazio daude Didaktika zerbitzuan?
Programa ofimatikoak (Word, Excel, Access, etc.).
CD-ROMak kontsultatzea.
Aranzadi datu-basea kontsultatzea.
Internet.
Sareko zein liburutegitan dago zerbitzu hori?
Bidebarrieta.
Bilbao Musika.
Begoña.
Deustu.
Otxarkoaga.
San Francisco.
San Ignacio.
Zorroza.
Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak herritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Bidebarrietako Liburutegi Nagusia
Bidebarrieta kalea, 4
48005 Bilbo
Telefonoa: 94.415.09.15 / 94.415.69.30
E-posta: bidebarrieta@ayto.bilbao.net
Udaleko beste liburutegiekin harremanetan jartzeko helbideak esteka honetan aurkituko dituzu: Bilboko Udal Liburutegien sarea

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200