Artelanen produkziorako tailerren erabilera
Proiektu artistikoak egiteko lanen produkziorako tailerren erabilera komunitate artistikoaren esku jartzen duen zerbitzua da:
- Grabatua eta serigrafia
- Teknologia berriak
- Eskultura
- Argazkilaritza
- Filmazio-platoa
Tailerrek errealizazio artistikorako beharrezkoa den ekipamendua daukate, baita material suntsigarria eta tailerreko arduradunaren aholkularitza ere.
Bekak eskuratzeko aukera ere badago; urtero ematen ditu Bilbao Arte Fundazioak beka horiek material suntsigarria erosi ahal izateko.
Nori zuzenduta dago?
- Unibertsitateko ikasketak amaitu eta gero beren ibilbide profesionalari ekiten dioten gazte sortzaileei eta jarduera artistikoa egiteko azpiegitura espezializatuak behar dituzten sortzaileei.
Nola egin eskaria?
Zerbitzua urte osoan eska daiteke.
Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:
- Bilbao Arte-n, honako agiriekin batera ematen den eskaera:
- Proiektu artistikoaren azalpena.
- Eskatzailearen curriculum vitae.
- Behin eskaera onartuta, hau aurkeztu behar da:
- Istripuen aseguru pertsonala.
- Instalazioak behar bezala erabiliko direla bermatuko duen fidantza (100€ gutxi gorabehera).
NON AURKEZTU:
- Bertara joanda:
- Bilbao Arte Fundazioa
Urazurrutia, 32
48003 Bilbo
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00etara etenik gabe.
- Bilbao Arte Fundazioa
- Telefonoz: 94.415.50.97
- Faxez: 94.415.61.93
- Epostaz: bilbaoarte@ayto.bilbao.net
Zertan datza?
- Eskaera jasoko da eskatutako dokumentazioarekin batera.
- Tailerreko irakasleak baloratuko du aurkeztutako proiektua.
- Interesdunei beren eskaera onartu den edo ez jakinaraziko zaie.
- Eskatzailea hautatua izan bada, fidantza bat ordaindu beharko du eta tailerrak erabiltzeko baldintzak sinatuko ditu. Era berean, artista bakoitzak istripuen aseguru pertsonala izan behar du.
- Artistak bere jarduera eramango du aurrera. Artista bakoitzak hartuko du bere gain erabilitako materialen gastua, gastu horiei aurre egingo duen bekarik ez baldin badu, behinik behin.
- Tailerraren aprobetxamendua behar bezalakoa dela egiaztatzeko segimendua egingo da.
- Behin jarduera artistikoa amaituta Fundazioak tailerren erabileraren baldintzak egiaztatuko ditu eta horiek zuzenak izan badira fidantza itzuliko zaio artistari.
Ohiko galderak
- Zer da Bilbao Arte?
- Bilbao Arte produkzio-artistiko zentroa da, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailaren agindupean dago, eta sortzaile eta kolektibo artistikoen eskura jartzen ditu beren proposamen artistikoak aurrera eramateko bitarteko eta azpiegiturak: lagapen guneak, grabatu eta serigrafia tailerrak, irudi digitala, eskultura, argazkilaritza, filmazioa platoa, dokumentazio zentroa eta proiektu-aretoa.
- Nola jaso dezaket informazioa?
- Bilbao Arte Fundazioak epostaz eta posta arruntez bere jarduerari buruzko aldizkako informazioa bidaltzen du. 5.500 pertsona ingururen datu-basea dauka, bereziki sortzaileak, kolektibo artistikoak eta artea eta/edo kulturan interesa duten pertsonez osatua.
- Informazio eskaria Fundazioaren telefonoa, faxa eta epostaren bidez egin daiteke.
- Zentroak badu artistak beren sormen-proposamenetan babestuko dituen langile espezifikorik?
- BAI. Tailerreko arduradunak du artistak babesteko, zalantzak edo beharrak argitzeko, tresneriaren erabilera zuzena zaintzeko edota materialak ordezkatzeko ardura.
- Kosturik badu azpiegiturak erabiltzeak?
- Jarduera eta azpiegitura guztiak (zenbait ikastarotan parte hartzea kenduta) doanekoak dira.
- Artista bakoitzak ordaindu beharko du erabiliko duen materiala, gastu horiei aurre egingo dion beka baldin badu izan ezik.
- Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
- Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak hiritarren esku du Zure udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.
Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko
Bilbo Arte Fundazioa
Urazurrutia, 32
48003 Bilbo
Telefonoa: 94.415.50.97
Faxa: 94.415.61.93
E-posta: bilbaoarte@ayto.bilbao.net
Zentroa: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:00etara etenik gabe.
Erakusketa aretoa: Asteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 14:00etara.

