Albergue Bilbao Aterpetxea
Albergue Bilbao Aterpetxea (Basurto-Kastrexana Errep., 70) ostatu eta mantenua banakakoentzat eta taldeentzat eskaintzen duen zerbitzua da.
Aterpea erabili ahal izateko, aterpekide txartela baten jabe izan behar da. Txartela, erregistroa egiterako unean izapidetu daiteke, bere prezioa ordaindu eta gero. Alta egiten den momentutik, urtebeteko balioa izango du.
Nola egin eskaria?
Agiri Hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:
- Internet bidez osatu daitekeen erreserba eskaera inprimakia
- Aterpekide txartela, N.A.N. edo Pasaportea (Erreserba egiterako orduan ez da beharrezkoa izango).
NON AURKEZTU:
- Pertsonalki, aterpetxean:
Albergue Bilbao Aterpetxea
Basurto-Kastrexana Errep., 70
48002 Bilbo - Telefonoz: 94.427.00.54 (telefonoz erreserba egiteko ordutegia: 9:30-20:30).
- Fax bidez: 94.427.54.79
- E-postaz: aterpe@albergue.bilbao.net
- Internet bidez: aterpetxeko web orriko erreserba eskaera inprimakia bete ondoren.
Zertan datza?
- Erreserba eskaria bete ondoren, Aterpetxeko harrera-hartzeko arduradunak aukeratutako egunetan tokia dagoela egiaztatuko du.
- Erabilgarritasunaren arabera, erreserba egin duen bezeroari eskaera onartua edo ukatua izan den jakinaraziko zaio.
Onartua izan bada, aterpetxera iritsi baino lehenago egin beharreko ordainketa modua eta epe muga adieraziko zaio. Eskaera pertsonalki edo telefonoz burutu ez bada, aterpetxeak e-postaz kontakatatuko du bezeroa. Harremanetan jartzea ezinezkoa bada, bezeroak eskarian erraztutako informazioa erabilita kontaktatuko da. - Erreserba egonkorra dela haintzakotzat hartzeko, honako ordainketa egin beharko da:
- Aterpetxera iritsi baino 60 egun lehenago egiten bada, depositu bezala ordainketa osoaren %60 egin beharko da. Gainerako %40a aterpetxean ordaintzen da, izen-ematerako orduan.
- Erreserba 60 egun baino gutxiagorekin egiten bada, ordainketaren %100 egin beharko da.
Eskaera kopuruaren eta denboraldiaren arabera, bakarkako erreserbak aurretiko ordainketa egitetik salbuetsi daitezke, baldin eta aterpetxera iritsi baino 24 ordu lehenago egindako erreserba baieztatzen bada. Ordainketa egin behar den kontu korrontea honakoa da: B.B.K. (Bilbao Bizkaia Kutxa)
- Espainiako diru-sartzeak: 2095 0611 00 9105765533
- Nazioarteko diru-sartzeak: BASKES 2 B 2095 0611 00 9105765533
Ordainketa esku-dirutan edo Visa eta Mastercard txartelen bidez egin daiteke. Ordainketa dirua atzerrikoa bada, atzerakoa ordainketa egiterako momentuan indarrean dagoen monetan itzuliko da. - Ordainketa Visa edo Mastercard txartelen bitartez eginez gero, fax edo e-posta bitartez kreditu txartelaren fotokopia bat bidali beharko da. Bertan, txartelaren zenbakia, eraugitze-data eta jabearen txartelaren zordunketa egiteko autorizazio oharra argi eta garbi ikusi beharko dira.
Baimena ematen duen oharra horrelakoa izan daiteke:
-----------------------------------------jaunak/andreak, honako N.A.N. edo pasaporte zenbakiaren ( ------------------) jabeak, Albergue Bilbao Aterpetxeari ------------------- eurotako kopurua ondorengo kreditu txartel zenbakiarekin ------------------------------- ordaintzea baimentzen dio ------------------------------------------------- gisa. - urrasa: Aterpetxera iristean, bezeroak erregistro orria (gelaren zenbakia barne) eta erabilera arauak jasoko ditu. Aterpekide txartela ez baduzu, berehala izapidea egingo da, N.A.N. txartela eta ordainagiria erakutsi ostean.
Ohiko galderak
- Aterpetxean ostatu hartzeko adin muga bat existitzen al da?
- Ez.
- Erreserba egin gabe ostatu hartu daiteke?
- Aurretiko erreserba ez da beharrezkoa, baldin eta soberako lekua badago.
- Erreserba baliogabetzen bada, dirua itzultzen dute?
- Aterpetxean ostatu hartu baino 45 (behe-denboraldian) edo 70 (goi-denboraldian) egun lehenago baliogabetzen bada, ordaindutakoaren %100a itzultzen da.
- Aterpetxean ostatu hartu baino 20-45 (behe-denboraldian) edo 45-70 (goi-denboraldian) egun lehenago baliogabetzen bada, ordaindutakoaren %50a itzultzen da.
- Aterpetxean ostatu hartu baino 20 (behe-denboraldian) edo 45 (goi-denboraldian) egun baino gutxiagorekin baliogabetzen bada, ordaindutakoaren %100a galtzen da.
- Baliogabetzen dena erreserbaren zati bat edo pertsona kopuruaren gutxiagotzea bada, arauak berdin mantenduko dira.
- Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsultaren bat, kexaren bat edo iradokizunen bat egin nahi badut?
- Zerbitzuari buruzko kontsulta, intzidentzia, kexa edo iradokizunak egiteko, Bilboko Udalak bere biztanleentzako Zure Udalak aditzen dizu izeneko gutuontzi bat ireki du. Formularioan agertzen diren datu guztiak bete beharko dira eta baita idaztera bultzatu zaituen arrazoia ere. Egindako kexa, kontsulta edo delakoa, xedeko aldera bidaliko da zuzenean. Bilboko Udalak konpromisoa hartzen du datuak behar den moduan babesteko, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatzeko moduko gainerako arautegian ezarritakoaren arabera.
Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko
Albergue Bilbao Aterpetxea
Basurto-Kastrexana Errep., 70
48002 BILBO
Telefonoa: 94. 427.00.54
Faxa: 94.427.54.79
E-posta: aterpe@albergue.bilbao.net
Astelehenetik igandera 8:00etatik 20:00etara (etenik gabeko ordutegia).

