Bilbao.net

2013ko maiatzaren 19a

Bilaketa aurreratua

Ruta:

Bilbao Card txartel turistikoa

Bilbao Card txartel turistikoa da eta honetarako balio du:

  • Garraio publikoa erabiltzeko (Bilboko metroa, tranbia, Bilbobus, Salveko igogailua eta Artxandako funikularra).
  • Bilbao Turismoko ohiko bisitak doan egiteko: Alde Zaharra eta Ensanche-Abandoibarra.
  • Museo, denda, jatetxe, aisialdi kokaleku, ikuskizun eta bestelako zerbitzuetan deskontuak lortzeko.

Honen helburua, mugikortasuna erraztea eta hiriaz gozatzea da.

Erabiliko diren egunen arabera 3 txartel mota existitzen dira:

  • Egun 1 - 6 euro
  • 2 egun - 10 euro
  • 3 egun - 12 euro

Prezioak urte batetik bestera aldatu daitezke.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Interesaturik dauden pertsona guztiei.

Igo

Nola egin eskaria?

Agiri Hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

  • Bilbao Card txartela Bilbao Turismoko bulegoetan edo aterpetxean erosiz gero, ez da dokumenturik erakutsi beharko.
  • N.A.N. edo Pasaportea, erosketa internet bidez edo bidaia agentzia baten bidez burutu bada.
  • Bonoa (erosketaren ziurtagiria), erosketa internet bidez edo bidaia agentzia baten bidez burutu bada.

 

NON EROSI:

  • Pertsonalki Bilbao Turismoren edozein bulegotan:
    • Bulego nagusia
      Ensanche Plaza, 11
      Telefonoa: 94.479.57.60
      Faxa: 94.479.57.61
      E-posta: informacion@bilbaoturismo.bilbao.net
      Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00tatik 19:30etara.
    • Bilboko Nazioarteko aireportua
      Irteera terminalean
      Telefonoa:94.471.03.01
      Faxa: 94.471.12.40
      E-posta: aeropuerto1@camaranet.com
      Astelehenetik ostiralera 7:30etatik 23:00etara eta larunbat eta igandetan 8:30etatik 23:00etara.
    • Guggenheim Turismo bulegoa
      Abandoibarra Etorbidea, 2
      Asteartetik ostiralera 11:00etatik 18:00etara; larunbatetan 11:00etatik 19:00etara eta igandetan eta jaiegunetan 11:00etatik 15:00etara.
      Uztaila eta abuztua: Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara eta igande eta haiegunetan 10:00etatik 18:00etara.
    • Arriaga Turismo bulegoa
      Arriaga Plaza z/g (Arriaga Antzokiko behekaldean)
      Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30etara; larunbatetan 09:30etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30etara eta igande eta jaiegunetan 09:30etatik 14:00etara.
      Ekainaren erdialdetik irailaren erdialdera astelehenetik igandera 09:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30etara.
    • Albergue Bilbao Aterpetxea:
      Basurto-Kastrexana Errep., 70
      Telefonoa: 94.427.00.54
  • Internet bidez, Bilbao Turismo orriaren bitartez.
  • Estatuko eta europako bidaia agentzietan: www.centraldereservas.com/ (Zaragoza), Thomas Cook, Neckerman…

Igo

Zertan datza?

  1. Interesaturik dagoen pertsonak, erabilgarri dauden leku guztietan eskatu ahal izango du.
  2. Internet edo bidaia agentzia baten bidez erosten bada, bono bat jasoko duzu (internet bidez eginez gero, bonoa bide beretik bidaliko da). Hau, identifikazio dokumentu batekin (N.A.N. edo pasaportea) Bilbao Turismoko edozein bulegotan entregatu beharko da eta bertan bonoa Bilbao Card txartelagatik aldatu ahal izango da. Gainera, txartela erabil daitekeen tokien gida bat ere jasoko da.
  3. Deskontuetaz gozatzeko, aurkeztu egin beharko duzu. Txartela onartzen duten zerrenda ikusteko, internet bidez BilbaoCard txartel turistikoari gehitutako establezimenduak-en sar zaitezke.

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

  • Bilbao Turismo kalitate sistema.

Igo

Ohiko galderak

Zein da txartelaren baliotasunaren iraupena?
3 txartel mota existitzen dira erabiliko diren egunen arabera:
Egun 1 - 6 euro
2 egun - 10 euro
3 egun - 12 euro
* Eguna 00:00etan bukatzen da.
Non onartzen da BilboCard txartela?
Museoak %10 eta %50 arteko deskontuak.
Aisia %10 eta %100 arteko deskontuak.
Jatetxeak %5 eta %10 arteko deskontuak.
Erosketak %5 eta %50 arteko deskontuak.
Gaua %5 eta %20 arteko deskontuak.
Ikuskizunak %10eko deskontua.
Bestelakoak %5 eta %50 arteko deskontuak.
Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsultaren bat, kexaren bat edo iradokizunen bat egin nahi badut?
Zerbitzuari buruzko kontsulta, intzidentzia, kexa edo iradokizunak egiteko, Bilboko Udalak bere biztanleentzako Zure Udalak aditzen dizu izeneko gutuontzi bat ireki du. Formularioan agertzen diren datu guztiak bete beharko dira eta baita idaztera bultzatu zaituen arrazoia ere. Egindako kexa, kontsulta edo delakoa, xedeko aldera bidaliko da zuzenean. Bilboko Udalak konpromisoa hartzen du datuak behar den moduan babesteko, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatzeko moduko gainerako arautegian ezarritakoaren arabera.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Bilbao Turismo
Ensanche Plaza, 11
48009 Bilbo
Telefonoa: 94.479.57.60 (Informazio eta Bisita kudeaketen saila)
Faxa: 94.479.57.61
E-posta: informacion@bilbaoturismo.bilbao.net
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00tatik 19:30etara.

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200