Bilbao.net

2013ko maiatzaren 26a

Bilaketa aurreratua

profilak
Ruta:

Menpekotasunaren balorazioa

Itzuli

Zerbitzu honen bidez jaso eta izapidetzen dira menpekotasun-egoera baloratzeko Bilboko Udalaren gizarte-zerbitzuetan aurkeztu diren eskariak, geroago Bizkaiko Foru Aldundira bidali eta menpekotasun-maila nahiz gradua aintzatetsi daitezen.

Menpekotasun-mailaren eta graduaren aintzatespena nahitaezko betebeharra da Menpekotasun-egoeretarako Arreta Sistemaren zerbitzu eta prestazioak eskuratu ahal izateko.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Adinetik, gaixotasunetik edo ezintasunetik eratorritako arrazoiengatik, eguneroko bizitzako oinarrizko atazak betetzeko edo haien autonomia pertsonalerako beste pertsona baten edo batzuen arreta edo laguntza handia behar duten, eta hauek betetzen dituzten pertsonei:
    • Gaur egun Estatuko lurretan era legalean bizi eta aurreko bost urtetan ere hala bizi izan bada. Bost urte horietako bi eskaria aurkezteko epearen aurrekoak izan behar dira. Bost urte baino gutxiagoko adingabeen kasuan, bost urteko egoitza-epea bere zaintza eta ardurapean babesten duen pertsonari eskatuko zaio.
    • Menpekotasun-egoera aintzatesteko eskaria aurkezterakoan eskatzaileak Bilboko Udalerrian erroldaturik egon behar dira.

Igo

Nola egin eskaria?

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

  • Oinarrizko gizarte-zerbitzuetan jaso daitekeen eskari-inprimakia.
  • NANaren fotokopia, edo pertsona eskatzailearen (eta dagokionean, legezko ordezkariaren edo zaintza duen pertsonaren) identitatea egiaztatzen duen beste edozein agiri.
  • Eskatzaileak ezintasunen bat badu, eskaria bere izenean aurkezten duen pertsona bere legezko ordezkaria dela frogatzen duen agiria.
  • Medikuaren txostena, oinarrizko gizarte-zerbitzuetan jaso daitekeen eredu normalizatuaren arabera.

 

AURKEZTEKO TOKIA:

Igo

Zertan datza?

  1. Dagokion oinarrizko gizarte-zerbitzuan hitzordua eskatzen da, telefonoz nahiz pertsonalki.
  2. Hitzorduaren egunean elkarrizketa egingo da eskatzailearen eta kasuari egokitu zaion gizarte-langilearen artean, eskariak elkarrekin eztabaidatzeko.
  3. Elkarrizketaren ondoren menpekotasunaren balorazioa eskatzea beharrezkotzat jotzen bada, pertsona eskatzaileak zehaztutako eskaria eta dokumentazioa aurkeztu beharko ditu.
  4. Gizarte-langileak eskaria baloratu, eta dagokion gizarte-txostena prestatuko du, Bizkaiko Foru Aldundiak ezarritako ereduaren arabera.
  5. Txosten osoa Bizkaiko Foru Aldundiari helaraziko zaio, eta han pertsona eskatzailearen egoera baloratuko da, Menpekotasuna duten Pertsonen Baloraziorako Batzorde Teknikoak ezarritako irizpide teknikoen arabera, eta aplikatu beharreko legeari jarraiki.
  6. Menpekotasuna duten Pertsonen Baloraziorako Batzorde Teknikoaren irizpenaren ostean, menpekotasunaren balorazioa ebazteko Foru Agindua eman, eta pertsona interesatuari nahiz oinarrizko gizarte-zerbitzuari helarazten zaie. Era berean, pertsona eskatzaileak duen menpekotasun-mailaren arabera dagozkion zerbitzu eta baliabideei buruzko informazioa jasoko du.
  7. Eskaria aurkeztu eta 6 hilabeteko epean pertsona eskatzaileak ez badu erantzunik jaso, eskaria ezetsitzat joko da.
  8. Behin menpekotasun-egoera aintzatetsita, Foru Aldundiak pertsona onuradunari deituko dio Arreta Plan Pertsonalizatua ezartzeko.
  9. Pertsona onuradunak dagozkion baliabide eta zerbitzuen artean bere beharretara hobekien moldatzen direnak aukeratu ahal izango ditu, eta Foru Aldundiarekin dagokion Arreta Plan Pertsonalizatua izenpetuko du.

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

  • 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, menpekotasun-egoeran dauden pertsonenganako arreta eta haien autonomia pertsonala sustatzekoa.
  • 502/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, menpekotasun-egoeran dauden pertsonenganako arreta eta haien autonomia pertsonala sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak menpekotasun-egoera baloratzeko ezarritako baremoa onesten duena.
  • 614/2007 Errege Dekretua, maiatzaren 11koa, Estatuak bermatu beharreko Menpekotasunari Arreta eta Autonomia emateko Zerbitzuaren (SAAD, gaztelerazko siglekin) gutxieneko babes-maila ezartzen duena.
  • 615/2007, maiatzaren 11koa, menpekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten pertsonen gizarte-segurantza arautzen duena.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 74/2007 Foru Dekretua, apirilaren 24koa, menpekotasuna baloratzeko prozedura onartzen duena.

Igo

Ohiko galderak

Zeri deitzen zaio menpekotasun?
Menpekotasunaren definizioa hau da: adinetik, gaixotasunetik edo ezintasunetik eratorritako arrazoiengatik autonomia fisikoa, mentala, intelektuala edo zentzumenezkoa galdu, eta eguneroko bizitzako atazak betetzeko beste pertsona baten edo batzuen arreta edota laguntza handia (ezintasun intelektualaren edo gaixotasun mentalaren kasuan, bestelako laguntza ere) behar duten pertsonen behin betiko egoera.
Menpekotasun-egoeran dauden pertsonenganako arreta eta haien autonomia pertsonala sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritako maila eta graduak erabiltzen dira menpekotasun-maila sailkatzeko.
Zer da Arreta Plan Pertsonalizatua?
Arreta Plan Pertsonalizatuak menpekotasun-egoeran dauden pertsonekin esku-hartzeko modalitaterik egokienak jasotzen ditu menpekotasunaren balorazio-irizpenean aurreikusitako zerbitzu eta prestazio guztien artetik.
Zein oinarrizko gizarte-zerbitzu dagokit?
Informazio hori lortzeko, udal informaziorako 010 telefonora deitu, edo oinarrizko gizarte-zerbitzuen zerrenda kontsulta daiteke esteka honetan: Oinarrizko Gizarte-zerbitzuak.
Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko galdera, kexa edo iradokizunik badut?
Zerbitzuari buruzko edozein galdera, gertakari, kexa edo iradokizun jakinarazteko, Bilboko Udalak hiritarren esku jarri du Zure Udalak aditzen dizu postontzi-zerbitzua. Idazkian eskatzen diren datuak bete, eta jakinarazpenaren zioaren berri eman beharra dago. Galdera jaso duen Sailera bideratuko da jakinarazpena, kexa edo iradokizuna. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Oinarrizko Gizarte-zerbitzuak
Ondorengo estekan Bilboko Udalaren gizarte-ekipamenduetako helbide nahiz telefonoei buruzko informazioa eskura daiteke: Oinarrizko Gizarte-zerbitzuak.

 

Menpekotasunaren Negoziatua.
Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ)
Venezuela Plaza, 2, 1. solairua
48001 Bilbo
Telefonoak: 94.420.48.14 / 94.420.48.13
E-mail: ayuda.domicilio@ayto.bilbao.net

 

Haur, Familia eta Minusbaliotasunen Negoziatua
Venezuela Plaza, 2, 1. solairua
48001 Bilbo
Telefonoak: 94.420.43.86 / 94.420.35.17 / 94.420.43.79
E-mail: infancia.discapacidades@ayto.bilbao.net

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200