Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ)
Eguneroko gauzetan euren kabuz moldatzeko zailtasunak dituzten familiei edo/eta pertsonei (ezintasun fisikoak, psikikoak edo zentzumenezkoak eduki eta mendetasun-mailaren bat dutela baloratu denean, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen arabera) eskaintzen zaien zerbitzu integrala, balio anitzekoa eta komunitarioa da.
Zerbitzuaren helburua euren bizi-kalitatea hobetzea da, prebentzioa, hezkuntza, laguntza eta/edo errehabilitazioa barne hartzen dituen banakako programa baten bidez. Pertsona horiei etxean geratzen laguntzen die, batez ere, etxea eta pertsona bera zainduta:
- Etxea zaintzeko lanak: etxea jagotea, arropak garbitzea eta zaintzea, janariak maneatzea etab.
- Pertsonak eurak zaintzeko lanak: garbitzea eta janztea, janariak eta botikak kontrolatzea etab.
Nori zuzenduta dago?
- Ezintasun fisiko, psikiko edo zentzumenezkoren bat eduki eta Bilbon bizi eta bertan erroldatuta dauden pertsonei eta familiei, mendekotasun-mailaren bat dutela baloratu denean, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen arabera (Mendetasunen Legea) eta, kasua bada, Arretarako Plan Indibiduala (API) egin badute. Plan horretan zehaztu beharra dago bere mendetasun-mailari dagokion Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua aukeratu duela.
Nola egin eskaria?
Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:
- Eskaria / Inprimakia (Udalaren eredu arautua)
- NAN/Pasaporte/AIZren fotokopia (14 urtetik gorakoak) eta famili liburuarena (adingabekoak edukiz gero karguan)
- Mendetasunaren balorazioari buruzko dokumentuak:
- Balorazioari buruzko ebazpenaren Foru Arauaren kopia (gradu eta mailarekin).
- Arretarako Plan Indibidualaren (API) kopia. Moderatu bezala sailkatuak izan ezik.
- Familiartekoa modu ez profesionalean zaintzeagatik jasotako prestazioen ebazpena, jasotzen baldin badu.
- Medikuaren txostena mendetasunaren balorazio barik tramitatzen diren premiazko edo lehentasunezko kasuetan.
- Bankuko mugimenduak. Famili unitatea osatzen duten kideen bankuko kontu guztien fotokopia (1. orria titularraren izen-abizenekin eta azken 12 hilabeteetako mugimenduak).
- Bankuko ziurtagiria, azken 12 hilabeteetako batez besteko saldoekin eta interesekin: kontu korronteak, bonoak, epe finkoak, obligazioak eta abar (bankuak betetzekoa).
- Banku-helbideratzea, bankuak beteta.
- 18 urtetik gorako guztien Foru Aldundiaren Ondasunen Ziurtagiria (balio katastrala zehaztuta) eta errenta-aitorpenarena edo aitorpena egin beharrik ez izatearena.
- Estatuko Ogasunaren Ondasunen Ziurtagiria (balio katastrala zehaztuta).
- Famili unitatea osatzen duten 18 urtetik gorakoen pentsio eguneratuaren, edo ez edukitzearen, Gizarte Segurantzaren ziurtagiria.
- Beste pentsio batzuen ziurtagiria: kotizazio gabeko pentsioa, gizarte-ongizatearen fondoarena, klase pasiboak eta enpresa-pentsio osagarriak.
- Beste diru-sarrera batzuen ziurtagiria edota zinpeko aitorpena.
- Zerbitzua jasotzeko eskatzen den egoera justifikatzeko beharrezkoak diren gainerako dokumentuak.
AURKEZTEKO TOKIA:
- Norbera joanda aldez aurretik ordua hartuta:
- Helbidearen arabera dagozkizun oinarrizko gizarte zerbitzuetan (ordutegirako eta helbiderako esteka).
Zertan datza?
- Dagokion oinarrizko gizarte-zerbitzuan hitzordua eskatzen da, telefonoz nahiz pertsonalki.
- Hitzorduaren egunean elkarrizketa egingo da eskatzailearen eta kasuari egokitu zaion gizarte-langilearen artean, eskariak elkarrekin eztabaidatzeko.
- Elkarrizketaren ondoren etxez etxeko laguntza-zerbitzua eskatzea beharrezkotzat jotzen bada, pertsona eskatzaileak zehaztutako eskaria eta dokumentazioa aurkeztu beharko ditu.
- Gizarte-langileak eskatzailearen etxea bisitatuko du.
- Datuak oinarri hartuta, oinarrizko gizarte-zerbitzuak eskatzaileari emango dion laguntza baloratu eta agintzen da.
- Oinarrizko gizarte-zerbitzuen txostena Menpekotasunaren Negoziatuko Etxez etxeko Laguntzaren Zerbitzuari helarazten zaio, berrikus eta balora dezan.
- Negoziatuak espedientearen ebazpen-proposamena prestatuko du.
- Espedientearen ebazpena Dekretu bidez eman, eta eskatzaileari nahiz zerbitzua emango duen enpresari helarazten zaie. Dekretuan ezartzen dira etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren baldintzak.
- Etxez etxeko laguntza-zerbitzua eskatu eta hiru hilabetera ez bada erantzunik jaso, eskaria ezetsitzat joko da.
- Emakidan eta Etxez etxeko laguntza-zerbitzuari dagokion tasa erregulatzeko Ordenantza Fiskalean ezarritakoaren arabera, eskatzaileak hilero ordainduko du zerbitzuari dagokion tasa, salbuespenak salbuespen.
- Zerbitzua ematen den bitartean, gizarte-langileak eta zerbitzuaren koordinatzaileak zerbitzuaren jarraipena egingo dute.
Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?
- Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea.
- Gizarte-zerbitzuen arloko funtzioak zehazteko uztailaren 30eko 155/2001 Dekretua.
- 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, menpekotasun-egoeran dauden pertsonenganako arreta eta haien autonomia pertsonala sustatzekoa.
- 504/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, menpekotasun-egoeran dauden pertsonenganako arreta eta haien autonomia pertsonala sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak menpekotasun-egoera baloratzeko ezarritako baremoa onesten duena.
- 614/2007 Errege Dekretua, maiatzaren 11koa, Estatuak bermatu beharreko Menpekotasunari Arreta eta Autonomia emateko Zerbitzuaren (SAAD, gaztelerazko siglekin) gutxieneko babes-maila ezartzen duena.
- 615/2007, maiatzaren 11koa, menpekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten pertsonen gizarte-segurantza arautzen duena.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren 74/2007 Foru Dekretua, apirilaren 24koa, menpekotasuna aintzatesteko prozedura onartzen duena.
- Etxez etxeko laguntza-zerbitzuari dagokion tasa erregulatzeko Ordenantza Fiskala
Ohiko galderak
- Zein da prestazioaren gehienezko epea?
- Baloraziotik atera den mendetasunaren graduaren eta mailaren araberakoak izango dira epeak.
- Ordu-kopurua zehazteko etxez etxeko laguntza zerbitzuaren orduak eta Urrats bat Gehiago izeneko akonpainamendu programakoak sartuko dira, premien arabera, gizarte-langileak finkatutako lanak eta balorazioa.
- Behar-beharrezkoa da mendetasunaren balorazioa egitea?
- Bai. Hala ere, badira salbuespen batzuk:
- Kasu ezin larriagoetan: tratu txarrak, babesik eza edo abandonua.
- Lehentasunezko kasuetan. Halako egoera batek epe laburreko laguntza beharko duela kalkulatzen denean. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren eta Mendetasun-egoeren eta Etxez Etxeko Laguntzen Negoziatuaren balorazioa eta onarpena beharko da aurretiaz, eta batera tramitatzea mendetasun-balorazioa.
- Zer da baterako ordainketa?
- Erabiltzaileak hilean honenbesteko tasa edo kopurua jartzeari deritzo baterako ordainketa. Kopuru hori, betiere, etxez etxeko laguntza zerbitzua ematearen tasa arautzen duen ordenantza fiskala aplikatzetik aterako da. Zerbitzuaren kostua erabiltzailearentzat ez da izango inoiz zerbitzuaren kostuaren % 75 baino handiagoa.
- Zein oinarrizko gizarte-zerbitzu dagokit?
- Informazio hori lortzeko, udal informaziorako 010 telefonora deitu, edo oinarrizko gizarte-zerbitzuen zerrenda kontsulta daiteke esteka honetan: Oinarrizko Gizarte-zerbitzuak.Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko galdera, kexa edo iradokizunik badut?
- Zerbitzuari buruzko edozein galdera, gertakari, kexa edo iradokizun jakinarazteko, Bilboko Udalak hiritarren esku jarri du Zure Udalak aditzen dizu postontzi-zerbitzua. Idazkian eskatzen diren datuak bete, eta jakinarazpenaren zioaren berri eman beharra dago. Galdera jaso duen Sailera bideratuko da jakinarazpena, kexa edo iradokizuna.
- Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.
Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko
Oinarrizko Gizarte-zerbitzuak
Ondorengo estekan Bilboko Udalaren gizarte-ekipamenduetako helbide nahiz telefonoei buruzko informazioa eskura daiteke: Oinarrizko Gizarte-zerbitzuak.
Mendetasun-egoeren eta Etxez Etxeko Laguntzen Negoziatua
Venezuela plaza, 2 -1. solairua
48001-Bilbo
Koordinatzaileen telefonoak: 94.420.48.00 / 94.420.48.01 / 94.420.48.02
E-mail: ayuda.domicilio@ayto.bilbao.net

