Pertsona nagusiak eguneko zentroetan ingresatzeko banakako diru-prestazioak
Banakako diru-prestazioa da, eta horren bidez, plazaren prezio osoa ordaintzeko baliabide ekonomikorik ez duten pertsona nagusiak eguneko zentroetan ingresatzea errazten da.
Nori zuzenduta dago?
- 60 urtetik gorako pertsonei:
- Prestazioa eskatutako data baino, gutxienez, urtebete lehenago Bilbon erroldatuta daudenak.
- Plazaren prezio osoa ordaintzeko baliabide ekonomikorik ez dutenak.
- Eguneroko oinarrizko jardueretarako autonomoak direnak (norbere zaintza, etxeko oinarrizko jarduerak, oinarrizko mugikortasuna, pertsona eta objektuak ezagutzea, orientatzea, agindu eta zeregin errazak ulertu eta egitea).
- Arrazoi sozial edota familiarengatik narriadura fisikoa eta/edo psikikoa izateko arriskua dutenak.
Nola egin eskaria?
Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:
- Oinarrizko Gizarte-zerbitzuetan eskaintzen den diru-prestazioaren eskaera, zuzen betea.
- NAN / AIZ / Pasaportearen fotokopia.
- Oinarrizko Gizarte-zerbitzuan eskaintzen den errekurtsoaren onarpen askearen konpromisoa.
- Mediku-txostena (inprimaki normalizatua).
- Errolda-ziurtagiria.
- Oinarrizko Gizarte-zerbitzuan eskaintzen den eguneratutako diru-sarrera eta ondasunen zinpeko aitorpena.
- Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren (GSIN) ziurtagiria eta /edo pentsioa ordaintzen duen erakundea /eguneratua da.
- Ondarearen gaineko Zergaren eta Pertsona Fisikoen Errenta-Zergaren aitorpenen fotokopiak (edo ez-aitortzailearen justifikantea).
- Dagokion Oinarrizko Gizarte-zerbitzuak egindako txosten soziala.
NON AURKEZTU:
- Bertara joanda:
Helbidearengatik dagokion Oinarrizko Gizarte-zerbitzuan (Helbide eta ordutegietara link-a)
Zertan datza?
- Aurre-zita eskatuko da dagokion Oinarrizko Gizarte-zerbitzuarekin, telefonoz zein bertara joanda.
- Zitaren egunean egokitutako langilearekin elkarrizketa egingo da elkarrekin jasotako eskaerak aztertzeko.
- Elkarrizketatik Pertsona Nagusiak Eguneko Zentroetan ingresatzeko diru-prestazioak eskatzeko beharra dagoela ondorioztatzen bada, eskaera egin duenak eskaera eta dokumentazioa aurkeztu beharko ditu.
- Gizarte langileak baloratuko du eskaera eta txosten soziala egingo du.
- Menpekotasun Negoziatuak berrikusi eta baloratuko du espedientea.
- Balorazioa negatiboa bada, Menpekotasun Negoziatuak Ekintza Sozialeko Zinegotzi Delegatuaren ukapenaren Udal-dekretua egingo du, eta eskatzaileari bidaliko zaio.
- Balorazioa positiboa bada, eskaerarentzako egokiena den plaza bilatzen hasiko dira.
- Behin plaza emanda, Ekintza Sozialeko Zinegotzi Delegatuaren Dekretua egingo da, eta hori eskatzaileari eta ingresatuko duten eguneko zentrora bidaliko da.
- Emandako plaza, 1999ko martxoaren 26an alkatearen dekretuz onartu zen baremo ekonomikoaren arabera, gizarte-zerbitzuen eta onuradunaren artean finantzatuko da, eta beraz, aldizka, onuradunak eta Udalak dagokien zatia ordainduko diote prestazioa egiten duen erakundeari.
Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?
- 1999ko martxoaren 26ko alkate-dekretua.
- Urriaren 18ko Gizarte-zerbitzuen 5/1996 Legea.
- Gizarte-zerbitzuen gaietan funtzioen zehaztapenaren, ekainaren 30eko, 155/2001 Dekretua.
- Euskal Autonomi Erkidegoan Gizarte-zerbitzuen erabiltzaile eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna onartzen duen, apirilaren 6ko, 64/2004 Dekretua, eta iradokizun eta kexen erregimena.
Ohiko galderak
- Zer ulertzen da pertsona nagusi moduan?
- Pertsona nagusiak dira: 65 urtetik gorakoak eta 60 urtetik gorako pentsiodunak.
- Zein Oinarrizkio Gizarte-zerbitzu dagokit?
- Informazio hori jasotzeko udal-informazioko “010” telefonora deitu dezakezu edo link honetan oinarrizko gizarte-zerbitzuak kontsultatu: Oinarrizko Gizarte-zerbitzua.
- Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko galdera, kexa edo iradokizunik badut?
- Zerbitzuari buruzko edozein galdera, gertakari, kexa edo iradokizun jakinarazteko, Bilboko Udalak hiritarren esku jarri du Zure Udalak aditzen dizu postontzi-zerbitzua. Idazkian eskatzen diren datuak bete, eta jakinarazpenaren zioaren berri eman beharra dago. Galdera jaso duen Sailera bideratuko da jakinarazpena, kexa edo iradokizuna. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.
Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko
Oinarrizko Gizarte-zerbitzuak
Link honetan Bilboko Udaleko ekipamendu sozialen helbide eta telefonoen inguruko informazioa dago: Oinarrizko Gizarte-zerbitzua.
Menpekotasun Negoziatua. Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ)
Venezuela Plaza, 2, 1. solairua
48001-Bilbo
Telefonoak: 94.420.48.12/ 94.420.48.13
Eposta: ayuda.domicilio@ayto.bilbao.net

