Bilbao.net

2013ko maiatzaren 20a

Bilaketa aurreratua

profilak
Ruta:

Artearen inguruko ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak

Itzuli

Bilbao Arte Fundazioak antolatzen dituen artearen inguruko ikastaroak, mintegiak eta hitzaldi zikloak dira.

Nazioartean ospetsuak diren sortzaile sendoek hartzen dute parte artistak haien ezagutzetatik onura atera dezaten, eta beren lan teknikak edo prozesuak hobe ditzaten.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Komunitate artistikoari, unibertsitatea amaitu, ibilbide profesionala hasi eta proiektu sortzaile bat garatzera dihoazen gazteez gain.
  • Ikuslegoari orokorrean.

Igo

Nola egin eskaria?

Zerbitzu hau urte osoan dago erabilgarri: Ikastaro, mintegi eta hitzaldien agenda.

 

Hitzaldietarako ez da aurrez izenik eman behar.

 

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

  • Ikastaro eta mintegietan izena emateko:
    • Eskatzailearen Currículum vitae.
    • Eskatzailearen ibilbide sortzailearen azalpena.

 

NON AURKEZTU:

Ikastaro eta mintegietarako

  • Bertara joanda:
    • Bilbao Arte Fundazioa
      Urazurrutia, 32
      48003 Bilbo
      Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21.00etara etenik gabe.
  • Telefonoz: 94.415.50.97
  • Epostaz: bilbaoarte@ayto.bilbao.net

Igo

Zertan datza?

  1. Ikastaro edo mintegirako eskaera aurkeztuko da eskatutako dokumentazioarekin batera deialdiaren epe barruan.
  2. Ikastaroen koordinatzaileak, Fundazioaren arduradun batekin batera, lehen fase batean ikastaroan parte hartuko duten pertsonak aukeratuko dituzte.
  3. Parte hartuko duten pertsonen azken aukeraketa irakasleak edo gonbidatutako artistak egingo du.
  4. Onartutako pertsonen zerrenda argitaratuko da.
  5. Eskatzaileei ikastaroan edo mintegian onartuak izan diren edo ez jakinarazten zaie telefonoz edo epostaz.

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

Igo

Ohiko galderak

Zer da Bilbao Arte?
Bilbao Arte produkzio-artistiko zentroa da, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailaren agindupean dago, eta sortzaile eta kolektibo artistikoen eskura jartzen ditu beren proposamen artistikoak aurrera eramateko bitarteko eta azpiegiturak: lagapen guneak, grabatu eta serigrafia tailerrak, irudi digitala, eskultura, argazkilaritza, filmazioa platoa, dokumentazio zentroa eta proiektu-aretoa.
Nola jaso dezaket informazioa?
Bilbao Arte Fundazioak epostaz eta posta arruntez bere jarduerari buruzko aldizkako informazioa bidaltzen du. 5.500 pertsona ingururen datu-basea dauka, bereziki sortzaileak, kolektibo artistikoak eta artea eta/edo kulturan interesa duten pertsonez osatua.
Informazio eskaria Fundazioaren telefonoa, faxa eta epostaren bidez egin daiteke.
Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak hiritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Bilbao Arte Fundazioa
Urazurrutia, 32
48003 Bilbo
Telefonoa: 94.415.50.97
Faxa: 94.415.61.93
E-posta: bilbaoarte@ayto.bilbao.net
Zentroa: Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00etara etenik gabe.

Erakusketa aretoa: Asteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara.

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200