Bilbao.net

2013ko maiatzaren 24a

Bilaketa aurreratua

profilak
Ruta:

Musikako eskolak ematea

Itzuli

Musika jotzera hurbildu nahi duten edozein adinetako pertsonei zuzendutako hezkuntza-eskaintza da. Helburu jakin bat du: musika jotzea, a priori perspektiba profesionalik izan gabe.

Musika-eskoletako 2., 3. eta 4. mailak ematen dira, dekretu erregulatzaileak aurreikusitako adar guztietan (289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, EAEn musika-eskolak sortzeko eta funtzionatzeko oinarrizko arauak erregulatzen dituena):

  • Kantua.
  • Musika instrumental sinfonikoa.
  • Musika instrumentala eta dantza tradizionalak.
  • Hainbat joera: jazz, rock, pop, musika elektronikoa...
  • Instrumentu polifonikoak.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Interesa duten zortzi urtetik gorako pertsona guztiei (edo zazpi dutenei, baina ikastaroa hasten den urtean bertan zortzi beteko dutenei).

Igo

Nola egin eskaria?

Ikastaroetan izena emateko epea hau da:

  • Martxoa, urtero, aurrez matrikulatuta dauden ikasleak.
  • Martxoa eta apirila, lehen aldiz matrikulatzen direnak.

 

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

  • Eskaera behar bezala beteta; internetez jaitsi daiteke (matrikulazio-epean bakarrik eskuratu ahal izango da) edo BILBAOMusikaren bulegoetan jaso.
  • Familia-unitateko errolda-bolantea (Bilboko egoiliarrak).
  • Familia Ugariaren Ziurtagiria/Titulua.
  • Langabe-txartela.

 

NON AURKEZTU:

  • Pertsonalki:
    • BILBAOMusika
      Sorkunde Kalea, 8
      48006 Bilbo
      Telefonoa: 94.416.47.85
      Astelehenetik barikura: 9:00etatik 21:00etara.
  • Internet bidez: Eskaera. Esteka matrikulazio-epean bakarrik eskuratu ahal izango da.

Igo

Zertan datza?

  1. zentroan izena eman duten ikasleak matrikulatzen dira.
  2. eskaera berriak aurkezteko epea irekitzen da.
  3. epea amaitu eta gero, eskaera berriekin zozketa bat egiten da eta ausazko ordenaren bidez instrumentu bat esleitzen zaio bakoitzari, zoriz.
  4. plaza libreen arabera eta aurreko urratsean emandako ordenaren arabera, onartuen eta kanpoan utzi direnen zerrenda bat prestatu, eta BILBAOMusikako iragarki-taulan eta BILBAOMusika - Eskola web-orrian argitaratzen da.
  5. onartutako pertsonek BILBAOMusikako bulegoetan matrikula egin beharko dute, iragarki-taulan zerrendak argitaratu eta hamabost eguneko epean.
  6. kanpoan utzitako pertsonak itxaronzerrendan geratuko dira eta bajaren bat egonez gero onartuak izan daitezke.

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

Igo

Ohiko galderak

Pertsona heldu bat naiz eta ez dut musika-ezagutzarik, ikas al nezake eskolan?
BAI, eskaintza hau 8 urtetik gorako pertsonei zuzendutakoa da, musika-ezagutza izan ala ez. Inoiz ez da berandu musika ikasteko.
Ikas nezake instrumentu bi edo gehiago aldi berean?
EZ, baina instrumentu bat beste ikasgai osagarri batzuekin batera ikas dezakezu; esaterako: dantza tradizionalak, informatika musikala eta talde instrumentala.
Zenbat balio dute ikastaroek?
Tasak estekan, matrikulen prezio publikoak (bakarkako edo taldekako eskolak), egiaztagiriak eta abar ikus ditzakezu.
Eskolak bakarrik BilbaoMusikako eraikinean ematen dira (La Galera) edo badaude musika eta dantza ikasteko ikastetxe gehiago?
Dantza BilbaoMusikan (Sorkunde, 8) bakarrik ikas dezakezu, baina instrumentu eta espezialitateak beste ikastetxe batzuetan ere ematen dira, arratsaldez: Pio Baroja H.I. (Txurdinaga), Felix Serrano H.I. (Indautxu), Deustu H.I. (Deustu) eta Epaltzaren Alarguna H.I. (Campo Volantin).
Zer musika-espezialitate ematen dira ikastetxe honetan?
Akordeoia
Alboka
Baxu elektrikoa
Bateria
Bonbardinoa
Kantua
Klarinetea
Kontrabaxua
Dultzaina
Fagota
Flauta
Gitarra
Gitarra elektrikoa
Oboea
Perkusioa
Pianoa
Saxofoia
Teklatua
Trikitixa
Tronboia
Tronpa
Tronpeta
Tuba
Txistua
Biola
Biolina
Era berean, ondorengo eskolak ematen dira: Musika mintzaira, korua, analisia, armonia eta bat-batekotasuna, musika-informatika, instrumentu taldea, dantza tradizionala, instrumentu taldea (banda, Combo taldea, akordeoi-taldea, gitarra taldea, txistu taldea, orkestra, pianoa lau eskutara,...). Gainera, ondoko tailer hauek ere eskaintzen dira: gitarra, gitarra elektrikoa, panderoa, txalaparta eta bat-batekotasuna.
Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak herritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

  • BILBAOMusika
    Sorkunde Kalea, 8
    48006 Bilbo
    Telefonoa: 94.416.47.85
    Faxa: 94.415.51.71
    E-posta: info@bilbaomusika.net
    Astelehenetik barikura: 9:00etatik 21:00etara.

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200