Bilbao.net

2013ko maiatzaren 23a

Bilaketa aurreratua

profilak
Ruta:

Kirol ikastaoren eta jardueren programa

Itzuli

Kirol ikastaro hauetan fisikoki gaitzen da, kirol modalitateren bat oinarri hartuta edo gabe; denbora ez da mugatuta egoten eta programazioa ebolutiboa izaten da.

Bilbao Kirolakek urtero ekainean argitaratzen hurrengo denboraldirako programatutako ikastaroen katalogoa.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Kirolen bat edo jarduera fisikoa egin nahi duen edonori eta hori ikasi edo praktika hobetu nahi duen edonori.
  • Urrian hasten diren ikastaro hauetarako hitzordua eskatzeko izena eman behar da, eta eskatzaileak abonatuta egon beharra dauka.

Igo

Nola egin eskaria?

Izena emateko hitzordua eskatu:

Maiatza eta iraila artean egiten dira hitzorduen zozketarako izenemateak (data jakinak denboraldi bakoitzean ezartzen dira). Hurrengo denboraldian garatuko diren ikastaroetan izena emateko aukera zozketatzen da.

 

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

  • Bilbao Kirolaken abonatu txartela, edukiz gero.

NON AURKEZTU:

  • Kiroldegietan dauden salmenta automatikoko makinetan ematen da aurrez izena.

Izenemateak, berritzeak eta bajak:

Noiz eskatu zenuen:

  • Hauentzako izenemateak:
    • Abonatuek hilabete bakoitzeko 24. egunetik aurrera.
    • Abonatu gabeek hilabete bakoitzeko 26. egunetik aurrera.
  • Hauentzako berritzeak:
    • Ordainketa helbideratua aukeratzen dutenek, ekainera arte automatikoak izango dira, ekaina barne.
    • Eskudirutan ordaindu behar dutenek, 22ra arte berritu dezakete, 22a barne.

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

  • Horrelakorik edukiz gero, abonatu txartela.

 

NON AURKEZTU nola izena emateko, hala berritzeko eta baja emateko:

  • Kiroldegietako salmenta automatikoko makinetan.
  • Kiroldegietako jendearen arretarako leihatiletan.
  • Internet bidez (abonatu txartela dutenek bakarrik): Erreserbak

Igo

Zertan datza?

  1. abonatuek zozketarako izena eman dezakete. Zozketa horretan ikastaroetan izena emateko hitzordua esleituko zaie.
  2. Notario aurrean egiten den zozketako data publikoki iragartzen da.
  3. zozketaren emaitzak kiroldegietan eta Bilbao Kirolakeko web orrian argitaratzen dira; ikastaroetan izenematea formalizatzeko hitzorduaren eguna eta ordua adierazita egoten dira.
  4. adierazitako egun eta ordutik aurrera, hitzordua dutenak izena ematera joaten dira.
  5. hitzordurik ez duten abonatuek eta abonatu gabeek, izenemateak irekitako epeetan joaten dira.
  6. ikastaroak hasitakoan, berritzeak eta bajak egin daitezke:
    - Kiroldegitako salmenta automatikoko makinetan.
    - Kiroldegietako jendearen arretarako leihatiletan.
    - Internet bidez (abonatu txartela dutenek bakarrik): Erreserbak

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

Igo

Ohiko galderak

Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
Honi buruzko kexa edo iradokizunen bat aurkeztu nahi izanez gero, kiroldegietako kexa eta iradokizun orriak erabil ditzakezu, baita Erabiltzailearen Arreta Bulegoan daudenak ere (Uribitarte, 11 - 48001 Bilbo) edo web orri honetako kontsulten eta iritzien postontzia erabil dezakezu: Postontzia, Bilbao Kirolak.
Bilbao Kirolakek hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Bilbao Kirolak - Instituto Municipal de Deportes del Ayuntamiento de Bilbao (bulego nagusiak).
Uribitarte, 11
48001 Bilbo.
Telefonoa: 94.435.47.40

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200