Bilbao.net

2013ko maiatzaren 22a

Bilaketa aurreratua

Ruta:

Enpresak martxan jarri eta finkatzeko laguntza

Enpresak martxan jartzea eta finkatzea errazago bihurtzeko xedea duten ekintzak dira.

Horretarako, hauek hartzen dituen zerbitzu-sorta eskaintzen da:

  • Enpresa martxan jartzeko laguntza, hauek erraztuz:
    • Lehentasunezko finantzazio-ildoak.
    • Laguntzei buruzko informazioa.
    • Egonaldiak enpresa-sehasketan.
    • Enpresa-zentroetako (Enpresaldeak) moduluetarako sarbidea.
  • Jada sortutako enpresa finkatzeko laguntza, hauen bidez:
    • Banakako aholkularitza.
    • Kudeaketari eta enpresaren lehiakortasuna handitzeari dagokionez egin behar diren hobekuntzen diagnostikoa egiteko laguntza.

Zerbitzua Lan Ekintza Bilboren laguntzaz udalerrian sortu eta kokatutako enpresei zuzenduta dago, eta Enpresa-ideiaren Bideragarritasun Zerbitzuaren jarraipen gisa hartzen da.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Lan Ekintzaren laguntzaz sortu, eta Bilbon kokatutako enpresei.

Igo

Nola egin eskaria?

Urte osoan zehar irekirik dagoen debaldeko zerbitzua da.

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

  • E.A.

 AURKEZTEKO TOKIA:

  • Pertsonalki, Lan Ekintzako instalazioetan.
    • Uribitarte kalea, 6
    • Harrobi Plaza, 5 (Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalako auzokideentzat).
  • Telefonoz:
    • 94.420.53.00
    • 94.420.53.60 (Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalako auzokideentzat).

Igo

Zertan datza?

  1. Eskura daitezkeen laguntzak eta aurkeztutako proiektuaren analisia kontutan hartuz, pertsona interesatuari hobekien datorkion laguntza eskainiko zaio.

Igo

Ohiko galderak

Zer nolako laguntza eta aholkularitza eskaintzen dit Lan Ekintzak?
Enpresa martxan jartzeko:
Lehentasunezko finantzazio-ildoak.
Diru-laguntzak eskuratzeko informazioa.
Negozioaren lehen fasean, egonaldia enpresa-sehaskan.
Enpresa kokatzea, Lan Ekintza-Bilboren enpresa-zentroetako (Enpresaldeak) moduluetan. Harrobia, Santutxu eta Kastrexana.
Lokalak Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalan.
Enpresa finkatzeko:
Banakako aholkularitza.
Enpresaren diagnostikoa egiteko, eta horrela kudeaketa hobetzeko laguntza.
Enpresaren lehiakortasuna hobetzeko laguntza, marketinaren, merkaturatzearen, kontrol-tresnen eta enpresa-kudeaketaren inguruko aholkularitzarekin.
Enpresan antzemandako arazoak konpontzeko laguntza.
Kontaktua negoziorako interesagarriak diren enpresekin.
Enpresa txikiarentzako laguntzan espezializatutako zerbitzua: Enpresak eta merkataritza.
Zenbat denbora behar izango dut nire negozio-plana garatu, eta enpresa martxan jartzeko?
Bideragarritasun-ikerketa egiteko sei hilabeteko epea zehaztu da, baina proiektu bakoitzak berezko ezaugarriak ditu eta zaila da zehazki esaten.
Enpresa martxan jartzeari dagokionez, batez ere jardueraren, izaera juridikoaren, jarduerarako dagoen lokalaren, etab. araberakoa izango da. Aldagai horien arabera, egin beharreko izapideak denbora gehiago edo gutxiago hartuko dute, eta beraz, ezin da martxan jartzeko epea zehaztu.
Nire enpresa sortu berri dut. Enpresa zentroak erabil ditzaket?
BAI, Lan Ekintza Bilbon hiru enpresa-zentro eta enpresa-sehaska bat ditugu, haien proiektuaren bideragarritasun-ikerketa egin duten pertsonek enpresa kokatu, eta hasten ari diren beste enpresa batzuekin erlazionatzeko aukera ematen dien ingurunean lan egin ahal izan dezaten.
Bilbo Zaharrean, San Frantziskon edo Zabalan negozioa jartzekotan, zer nolako laguntzak/diru-laguntzak jaso ditzaket?
Laguntza espezifikoak daude Bilbo Zaharrerako. Horiek jasotzeko beharrezkoa da zonalde horretan negozio bat martxan jartzea, eta gainera, negozioak kalean bertan egon behar du.
Bestalde, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala Birgaitzeko Plan Orokorraren barruan, merkataritza-lokal jakin batzuk enkantean hartzeko aukera dago.
Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko galdera, kexa edo iradokizunik badut?
Zerbitzuari buruzko edozein galdera, gertakari, kexa edo iradokizun jakinarazteko, Lan Ekintzak hiritarren esku jarri du Galderen postontzia.
Idazkian eskatzen diren datuak bete, eta jakinarazpenaren zioaren berri eman beharra dago. Galdera jaso duen Sailera bideratuko da jakinarazpena, kexa edo iradokizuna.
Lan Ekintzak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Lan Ekintza Bilbo
Uribitarte, 6-behea
48001 Bilbo
Telefonoak: 94 420 5300/20
Fax: 94 4205329
E-mail: informacion@lane.bilbao.net

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200