Sailkatutako jardueren lizentzien betetze-kontrola
Honakoak sor ditzaketen jarduerak egiteagatik jarritako salaketak egiaztatzen dituen zerbitzua da:
- Trabak eragitea.
- Pertsonei edo beren ondasunei arriskua eragitea.
- Ingurumenari kalteak eragitea.
Nola egin eskaria?
Dokumentu hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:
- Eskaera orokorra behar bezala beteta:
- Interesa duen pertsona fisiko edo juridikoaren izen osoa.
- NAN edo IFK zenbakiak.
- Notifikazioetarako helbidea.
- Harremanetarako telefonoa.
- Salaketa jartzearen arrazoia.
- Udal kale-izendegiaren arabera, salatutako jarduera kokatu, horren titularra, ezagutzen bada eta establezimenduaren izen komertziala, behar denean.
OHARRA: Ez dira tramitera onartuko salaketa anonimoak.
Zertan datza?
- Eskaera aurkeztu behar da bertara joanda:
Hiritarrenganako arreta bulegoa edo Barrutietako udal-bulegoak
Bestela, toki hauetan ere aurkeztu daitezke eskariak:
- Beste administrazio publikoen erregistroak: Estatuko Administrazio Nagusian (Ministerioak eta Gobernu-ordezkaritzak zein -azpiordezkaritzak), Autonomia Erkidegoetan (Eusko Jaurlaritza, etab.), Espainiako enbaxadan edo kontsulatuetan.
- Posta-bulegoetan: Eskariak gutun-azal ireki batean aurkeztu behar dira, gutun-azalaren barruan aurkezpen-data jasotzen duen zigilua eta beste datu batzuk sartzeko. Ondoren, bidalketa ziurtatu egingo da datuak jasotzen dituen erreziboaren bidez. - Salaketa bat jasotzen da.
- Ikuskaritza zerbitzuak operazio hauek egingo ditu:
- Jarduerak baimendutakoarekin bat datozen egiaztatu.
- Jarduerak legearen barruan dauden edo ez egiaztatu. - Zerbitzu tekniko eta juridikoak dagokien txostenak egingo dituzte
- Hutsuneak hautematen badira edo jarduera-lizentziarik ez badu, pertsona titularrari legaltasuna berriztatzeko eskatzen zaio, zigorra, behartzeko isuna edo baita instalazioaren itxiera edo zigilatzea ere egon daitekeela ohartaraziz.
- Jarduera legalizatu ezin bada, aurrez pertsona titularrari jakinaraziz, jarduera hori bertan behera uztea agindu daiteke.
- Hartutako erabakiak salaketa jarri duen pertsonari ere jakiaraziko zaizkio, postaz, adierazitako helbidea.
Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?
- Plan Orokorra
- Hirigintza Lizentziei eta berauen izapidetzari buruzko Ordenantza
- 165/1999 DEKRETUA, martxoaren 9koa, otsailaren 27ko 3/1998 Legean, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra, jasotzen den jarduerarako lizentzia eskuratzetik salbuetsitako jardueren zerrenda finkatzen duena
- 3/1998 LEGEA, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra
- Udal Ordenantza Sektorialak
Ohiko galderak
- Zer da jarduera sailkatu bat?
- Pertsonei edo beren ondasunei trabak edo arriskuak eragin diezaieketen, eta ingurumenean kalteak eragin ditzaketen jarduerak eta instalazio publikoak zein pribatuak dira.
- Hauek dira sailkatutako jarduera batzuk:
- Aterakuntzazko jarduerak .
- Instalazio nuklearrak eta erradiaktiboak.
- Energia sortzen duten instalazioak.
- Industriak orokorrean.
- Hiltegiak eta abere-ustiategiak.
- Arraintegiak.
- Erregaiak, objektuak edo materialak biltzeagatik, sute edo eztanda arriskua duten jarduerak edo instalazioak.
- Gasolindegiak.
- Merkataritza eta zerbitzu jarduerak orokorrean.
- Ostalaritzako jarduerak.
- Ikuskizun publikoak eta jolaserako jarduerak.
- Hondakinen bilketa, tratamendu, balorizazio eta ezabaketarako instalazioak.
- Hondakin-urak garbitzeko instalazioak.
- Hilerriak.
- Osasunean eta ingurumenean antzeko eragina izan ditzaketen beste jarduera batzuk .
- Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
- Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak hiritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu (Hirigintza eta Ingurumena) izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

