Bilbao.net

2013ko maiatzaren 22a

Bilaketa aurreratua

Ruta:

Obra-lizentzien betetze-kontrola

Hauei dagokien kontrola helburu duen zerbitzua da:

  • Jabedun batek edo Administrazio Publikoek egindako lanak (Bilboko Udalak eta bere menpeko erakundeek sustatutakoak izan ezik) baina derrigorrezko udal lizentziarik gabe edo berorri ajustatu gabe eginak. Kasu horietan, hirigintza eta diziplina-legearen berriztapen ekintzak hasiko dira.
  • Emandako lizentziak betetzea, obrak ezarritako epean egiten direla ziurtatuz eta haien baldintzatuari loturik. Horrela ez bada, aipatutako diziplina-espedienteak eta araudiaren berriztapenarenak irekiko dira, eta behar bada, baita lizentzien luzapen eta iraungipenarena ere.

Informazio zehatza

Nola egin eskaria?

Dokumentu hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

  • Eskaera orokorra behar bezala beteta:
    • Interesa duen pertsona fisiko edo juridikoaren izen osoa.
    • NAN edo IFK zenbakiak.
    • Notifikazioetarako helbidea.
    • Harremanetarako telefonoa.
    • Salaketa jartzearen arrazoia.
    • Udal kale-izendegiaren arabera, salatutako jarduera kokatu, horren titularra, ezagutzen bada eta establezimenduaren izen komertziala, behar denean.

OHARRA: Ez dira tramitera onartuko salaketa anonimoak.

Igo

Zertan datza?

  1. Salaketa egiten duen petrsona particular baten bada:
    Eskaera aurkeztu behar da bertara joanda: Hiritarrenganako arreta bulegoa edo Barrutietako udal-bulegoak.
    Bestela, toki hauetan ere aurkeztu daitezke eskariak:
    - Beste administrazio publikoen erregistroak: Estatuko Administrazio Nagusian (Ministerioak eta Gobernu-ordezkaritzak zein -azpiordezkaritzak), Autonomia Erkidegoetan (Eusko Jaurlaritza, etab.), Espainiako enbaxadan edo kontsulatuetan.
    - Posta-bulegoetan: Eskariak gutun-azal ireki batean aurkeztu behar dira, gutun-azalaren barruan aurkezpen-data jasotzen duen zigilua eta beste datu batzuk sartzeko. Ondoren, bidalketa ziurtatu egingo da datuak jasotzen dituen erreziboaren bidez.
  2. Egingo den kontrola planifikatuko da, ofiziozkoa zein Hiri Segurtasun Zerbitzuaren edo pertsona partikular baten salaketa baten bidez.
  3. Ikuskaritza zerbitzuek gertaeren kontrola egin eta txosten bat egingo dute.
  4. Oinarria baldin badago, legea berriztatzeko espedienteak zein zigortzaileak bideratzen dira, eta lizentzien luzapen eta iraungipenekoak tramitatuko dira.
  5. Hirigintza-legaltasunaren berriztapen espedienteek hau dakartzate:
    - Lizentzia gabe egindako lanak bertan behera gelditzea, arau-haustea sendotu eta garrantzi eta indar handiagoa hartzeaekidin nahi duen kautela-neurria.
    - Legalizazio espedientearen irekiera, arduradunei legalizazio-eskaera aurkezteko eskatuz.
    - Eta batzuetan, modu irregularrean eraikitakoa botatzea, ekintza ez legalizagarritzat jotzen denean edo legalizazio-eskaera ez bada epearen barruan aurkeztu.
  6. Zigor-espedienteak zigor-ekonomikoa ezartzen badu, honakoak izan daitezke:
    - Bostehun eurotik (500) bostehun mila eurora(500.000).
    - Egindako ekintzaren balioaren %150.
    - Ondasunak eta egoerak hasieran zeuden moduan berriz jartzearen kostua.
  7. Lizentziaren luzapena bere titularrak eskatu behar du, hasierako epea amaitu aurretik.
    Behin epe hori amaituta, eta kasuan kasuko luzapenarena ere, lanak amaitu gabe badaude emandako lizentzia zaharkitutzat joko da, pertsona interesdunek aurrez entzunda, eta beraz, lanek ezingo dute aurrera egin.

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

Igo

Ohiko galderak

Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak hiritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu (Hirigintza eta Ingurumena) izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Saila

Surbisa (Esparru hauetan bideratu beharreko jarduketen kasuan: Bilbo Zaharra, Alde Zaharra, Ferroviarios auzoa, Gurutze auzoa eta Zorrotzaurreko zenbait atari)

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200