Bilbao.net

2013ko maiatzaren 24a

Bilaketa aurreratua

profilak
Ruta:

Elkarteen jardueren hileko egutegia (Gizarte Egutegia)

Itzuli

Bilboko elkarteek egiten dituzten gizarte-jardueren hileko egutegia da: txarlak, mintegiak, tailerrak, jardunaldiak, erakusketak, festak, topaketak…

Jarduera horien helburua elkarteak ezagutaraztea da, asoziazio-jarduerak herri guztiari zabalduz.

Gizarte Egutegia bi paper formatutan dago (afixan eta postalean, poltsikoko tamainan) eta formatu elektronikoan.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Elkarteei.
  • Herritarrei, oro har.

Igo

Nola egin eskaria?

Elkarte batek jarduera bat agendan sartzeko eskatu nahi badu:

Informazioa hil bakoitzeko 20a baino lehen bidali behar da.

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

 

NON AURKEZTU:

 

Pertsona batek Gizarte Egutegiaren ale bat eskatu nahi badu:

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

  • E.A.

 

NON AURKEZTU:

  • Telefono bidez: 94.400.99.97 / 94.420.43.33.
  • Jarduerak web-orrian ere kontsulta daitezke: Gizarte Egutegia

Igo

Zertan datza?

Elkarte batek jarduera bat agendan sartzeko eskatu nahi badu:

  1. jardueren berri emateko, elkarteek Jardueren Fitxa bidaltzen dute behar bezala beteta, hil bakoitzeko 20a baino lehen.
  2. Partehartze eta Barrutietakok Kontseiluen Sailak elkarteek bidalitako informazio guztia jasotzen du eta Gizarte Egutegiaren hileko egutegia diseinatzen du.
  3. Gizarte Egutegia hil hasieran banatzen da Bilboko gainerako Elkarteen artean eta Gazteentzako Informazio zentroetan, Barrutietako Udal zentroetan, Liburutegietan, Komunikabideetan, Kiroldegietan, Elizetan, auzoko tabernetan edo dendetan?
  4. elkartearen informazioa ez bada argitaratzen, 94.400.99.97 telefonora deitu eta zer gertatu den azaldu behar duzu.

 

Pertsona batek Gizarte Egutegiaren ale bat eskatu nahi badu:

  1. Gizarte Egutegia jasotzeko, telefono edo posta elektroniko bidez egin behar da eskaera.
  2. eskaera egin eta gero, elkarteak Gizarte Egutegia jasotzen ez badu, telefono hauetara deitu behar du: 94.400.99.97 edo 94.420.43.33.
  3. hilero argitaratzen diren jarduerak web-orrian kontsulta daitezke: Gizarte Egutegia.

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

Igo

Ohiko galderak

Nork bultzatzen dute ekimen hori?
EDE Fundazioa.
Urtxintxa Estola.
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua.
Bilboko Udaleko Partaidetza eta Barrutietako Kontseiluak Saila.
Zertarako balio du?
Bilboko elkarteen gizarte-jarduerak argitaratzeko; horretarako baliabide gutxien dituzten elkarteei ematen zaie lehentasuna.
Elkarte horiek ezagutarazteko, asoziazio-jarduerak herri guztiari zabalduz.
Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak herritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Partaidetza eta Barrutietako Kontseiluak Saila
Venezuela plaza, 2-5.
Telefonoa: 94.420.43.33
E-posta: participacion@ayto.bilbao.net
Astelehenetik barikura: 9:00etatik 14:00etara (ekainaren 1etik irailaren 15era: 9:00etatik 13:00etara).

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200