Bilbao.net

2013ko ekainaren 19a

Bilaketa aurreratua

profilak
Ruta:

Enpresa eta saltokientzako aholkularitza eta diru-laguntzak

Itzuli

Udalerrian jada finkatu, edo berton finkatu nahi duten enpresa eta saltokientzako laguntza-plana da, eta helburu gisa haien kudeaketa nahiz lehia-posizioa hobetzea, zein berrikuntza-, zabaltze- eta garapen-proiektuak prestatzen laguntzea ditu.

Hauek bezalako jarduerak hartzen ditu planak:

  • Enpresaren egoeraren diagnostikoa egitea.
  • Aholkularitza pertsonalizatua enpresan bertan
    • Kudeaketa.
    • Teknologia.
    • Proiektu berriak.
  • Laguntza ekonomikoak.

Txikizkako merkataritzaren sektoreak eta Bilboko zonalde jakin batzuek arreta berezia jasoko dute.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Autonomoei eta enpresa edo saltoki txikiei (50 langile baino gutxiago), betiere Bilbon kokatuak badira, edo udalerrikoak izan gabe ere, haien enpresa-garapenerako proiektuan Bilbon kokatzea aurreikusten bada.
  • Programa bakoitzerako baldintza espezifikoak Lan Ekintzaren web-orrian agertuko dira.

Igo

Nola egin eskaria?

Urte osoan zehar irekirik dagoen debaldeko zerbitzua da.

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

  • E.A.

 

AURKEZTEKO TOKIA:

  • Pertsonalki, Lan Ekintzako instalazioetan.
    • Uribitarte kalea, 6
    • Harrobi Plaza, 5 (Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako auzokideentzat).
  • Telefonoz:
    • 94.420.53.00
    • 94.420.53.60 (Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako auzokideentzat).

Igo

Zertan datza?

  1. Hasierako elkarrizketa batean, laguntza-ildoak enpresarentzat egokiak diren baloratzen da.
  2. Enpresaren lehiakortasunean eragina duten alderdiak identifikatu ondoren, hobetzeko jardun-ildo posibleak zehaztuko dira.
  3. Aholkularitza-prozesu baten bidez, diagnostikoan zehaztutako alderdiak garatzen dira.
  4. Aholkularitza jaso duen proiektua garatzeko, diru-laguntza desberdinak aztertzen dira, jardueraren sektorearen arabera. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Plan Bereziaren barruan, zonalde horretan kokatzen diren enpresentzako laguntza espezifikoak daude.

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

Eskaintzen diren laguntza desberdinak arautzeko oinarriak.

Igo

Ohiko galderak

Zer nolako laguntza eta aholkularitza eskaintzen dit Lan Ekintzak nire enpresa edo saltokirako?
Diagnostikoa.
Enpresako hainbat arlo aztertzea hobetu beharreko alderdiak identifikatu, eta horien inguruko jarduketa-plana ezartzeko.
Aholkularitza pertsonalizatua enpresan bertan. Diagnostikoa oinarri hartuta, negozioaren lehiakortasunean eragina duten aukeren analisia eta garapena egiteko aholkularitza ematen da hainbat arlotan:
Bezeroak berriak erakarri edo zaharrak fideltzeko kudeaketa, kudeaketaren nahiz zerbitzuen lehiakortasunaren kontrola, etab.
Teknologiaren arloan, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen hasi edo hobetzeko.
Proiektu berriak – produktu-, zerbitzu- edo negozio-ildo berriak plazaratzeko, merkatu berrietara irekitzeko, etab.
Aholkularitza jaso duen proiektua martxan jartzeko diru-laguntzak, besteak beste, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako auzoetarako laguntza espezifikoen programa.
Aipatutako laguntza guztiez gain, hauek ere eskaintzen dira:
Merkataritza-negozioen oinordetzarako laguntza.
Zonaldeetako merkatarien elkarteentzako laguntza.
Lan Ekintzak beste zein programa du enpresa nahiz saltoki txikientzat?
Enpresa eta saltokiak programa hauetan ere sar daitezke:
Trebakuntza.
Enpresa-jardunaldiak.
Langileria-beharrak.
Autonomoa naiz/ Bilbon kokatutako negozio/enpresa baten jabea edo gerentea naiz, eta zer nolako laguntzak jaso ditzakedan jakin nahi dut.
Banakako aholkularitzarako programa baten bidez, Lan Ekintza Bilbon laguntza ematen zaie Bilboko ETE nahiz saltokiei, haien kudeaketa zein lehiakortasuna hobetu, eta proiektu berriak martxan jar ditzaten. Gainera, programa horretan parte hartzen duten enpresek diru-laguntzak jaso ditzakete.
Bestalde, beste erakunde eta organismoen laguntza-programei buruzko informazioa ere eskaintzen da.
Bilbon ordezkaritza/bulego/establezimendu berria ireki nahi dugu, eta jakin nahiko genuke zein izapide egin behar dugun, eta laguntzaren bat dagoen.
Bilbon bulego edo ordezkaritza berria irekitzeko bideragarritasun-ikerketa egite aldera laguntza ematen da Lan Ekintzan, baita beharrezko izapideak eman behar dituzten udal sailei nahiz gainerako erakunde publikoei buruzko informazioa ere.
Gure instalazioak/erakuslehioa birgaitu eta hobetu behar ditugu, ba al dago horretarako diru-laguntzarik?
Lan Ekintza Bilbon Bilboko merkataritzari laguntza ematen zaio kudeaketa nahiz irudi orokorra hobetzeko laguntza-multzo baten bidez, eta horretarako, aholkularitza pertsonalizatua 4.500 eurora irits daitezkeen diru-laguntzekin uztartzen da.
Pertsona bat kontratatu beharra dugu, eta entzun dugu diru-laguntzak daudela, baina ez dakigu zein erakundera jo.
Lan Ekintza-Bilbok beste erakunde eta instituzioek kontrataziorako eskaintzen dituzten laguntzei buruzko informazioa ematen du, ETE eta Saltokientzako Laguntza-zerbitzuaren bidez, eta gainera, bere Bitartekaritza Zerbitzu propioa du, hautagairik egokienak bilatuz eta aurrez aukeratuz, Bilboko nahiz beste udalerrietako enpresen langileria-beharrak bideratzeko.
Bilboko enpresa bat gara, eta jakin nahiko genuke dohaineko trebakuntza-ikastaroak dauden.
Lan Ekintza-Bilbok, ETE eta Saltokientzako Laguntza-zerbitzuaren bidez, trebakuntza jarraituko jarduerak antolatzen ditu, Bilbon kokatu diren enpresetako langileei zuzenduta.
Trebakuntza-jardueren tematikak enpresa-kudeaketarekin erlazionatutako hainbat alderdi jorratzen ditu (ekonomia, finantzak, merkataritza, teknologia...). Jarduera guztiak doan dira enpresentzat.
Azken aldia zaila izaten ari da enpresan, salmenta gutxi ditugu, eta bezero berriak egiteko beharra dugu. Ba al dago gure fakturazioa handitzen lagunduko digun laguntza- edo aholkularitza-zerbitzurik?
Lan Ekintza Bilbok, Lehiakortasuna, Garapena, eta Berrikuntza Hobetzeko Programaren bidez, diru-laguntzak eta banakako aholkularitza eskaintzen die, kasuen arabera, Bilboko enpresei, haien lehiakortasun-egoera hobetze aldera. Lan Ekintza-Bilborekin lankidetza-akordioren bat sinatu duten aholkularitza-enpresen bidez ematen da aholkularitza-zerbitzu hori, eta dohainik da udalerriko enpresentzat.
Lan Ekintzak eskaintzen al du enpresa/saltokientzako laguntza berezirik Bilboko zonalde jakin batzuetan?
Gaur egun, jada Bilbo Zaharrean, San Frantziskon, edo Zabalan kokatutako, nahiz han kokatu nahi duten enpresa eta saltokiek laguntza espezifiko hauek dituzte:
Aholkularitza.
Trebakuntza.
Informatizaziorako laguntzak (8.500 eurora arte).
Kudeaketa hobetzeko laguntzak (9.000 eurora arte).
Negozioen oinordetzarako laguntzak (9.000 eurora arte).
Birgaitze- edo gaitze-lanetarako laguntzak (25.000 eurora arte).
Ekipamendua erosteko laguntzak (9.000 eurora arte).
Enpresa-jardueretarako lokalen sustapena.
Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko galdera, kexa edo iradokizunik badut?
Zerbitzuari buruzko edozein galdera, gertakari, kexa edo iradokizun jakinarazteko, Lan Ekintzak hiritarren esku jarri du Galderen postontzia. Idazkian eskatzen diren datuak bete, eta jakinarazpenaren zioaren berri eman beharra dago. Galdera jaso duen Sailera bideratuko da jakinarazpena, kexa edo iradokizuna. Lan Ekintzak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Lan Ekintza Bilbo
Uribitarte, 6-behea
48001 Bilbo
Telefonoak: 94 420 5300/20
Fax: 94 4205329
E-mail: informacion@lane.bilbao.net

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200