Bisita gidatuak Udaletxera
Taldeek Udaletxeko eraikina bisitatzeko zerbitzua da. Zerbitzua gidatua da, eta xehetasunak azaldu eta zalantza edo galderak erantzuten dira.
Beharrezkoa da aurrez eguna hartzea.
Bisiten ordutegia, astelehenetik barikura: 9:00etan, 9:30etan eta 10:00etan.
Bisita ordu erdiko da, gutxi gorabehera, eta bi hizkuntzatan antolatzen da: euskaraz eta gaztelaniaz. Beste hizkuntzaren batean egitea nahi izanez gero, norberak eraman beharko du itzultzailea.
Taldeak gutxienez 10 pertsonakoak izango dira, eta gehienez, 30ekoak. 10 pertsona baino gutxiagoko taldea joaten bada, aurretiaz eguna hartuta zeukan beste talde baten barruan sartzen ahaleginduko gara, betiere talde biak batera 30 pertsonatik gora ez badira.
Nori zuzenduta dago?
- Interesa duten pertsona guztiei. Haurrek Lehen Hezkuntzako 3. mailatik gorakoak izan beharko dute.
Nola egin eskaria?
Bisitak hilabete edo bi hilabete lehenago erreserbatu behar dira.
Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:
- E.A.
NON AURKEZTU:
- Telefono bidez: 94.420.50.06
- E-posta bidez: girpa@alcaldia.bilbao.net
Zertan datza?
- eguna hartzeko deitu edo posta elektroniko bat bidaltzen da, eta zehaztu egiten dira ordua, taldea, hizkuntza eta pertsona kopurua. Taldeko pertsona baten izena eta telefonoa ere ematen dira.
- eguna ziurtatzen da deitzen den unean bertan. Eskaera posta elektronikoz egiten bada eta epe jakin batean erantzunik jasotzen ez bada, interesatua Kabinetearekin jarri beharko da harremanetan telefono bidez.
- adierazitako egunean eta orduan udaletxeko eraikinera hurbilduko da taldea, Ernesto Erkoreka plazako 1. zenbakiko atetik, eta aurrez hitzartutako bisita gidatu bat dutela adieraziko dute.
- bisita gutxi gorabehera ordu erdikoa da eta gela hauek ikusten dira: hall nagusia, eskailerak, Arabiar Aretoa, balkoi jarraitua, Alkateen galeriak eta Osoko Bilkuren Aretoa.
- pertsona bakoitzari udaletxeari buruzko liburuxka bat ematen zaio, testu eta argazkiak dituena (liburuxka bi daude: euskara-gaztelania eta ingelesa-frantsesa).
- taldeak sartutako leku beretik irtengo du, Ernesto Erkoreka plazako 1. zenbakitik.
Ohiko galderak
- Zer-nolako eraikina dauka Udal Jauregiak?
- Udaletxea edo Udal Jauregia antzina San Agustin Komentua zegoen orubean eraikita dago. 1892ko apirilaren 17an inauguratu zen, Joaquín Rucoba udal arkitektoaren planoen arabera.
Eraikin dotorea da, gorputz zentral batean oinarritzen den kapitela, eta balkoi eta kolomatak ditu. Barnealdeari dagokionez, Arabiar Aretoa azpimarra daiteke, Jose del Solar-en obra, oso dekorazio egokia du. Bertan ezkontza zibilak egiten dira. - Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
- Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak herritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.
Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko
Harreman Publikoetako Kabinetea
Ernesto Erkoreka plaza, 1
48007 Bilbo
Telefonoa: 94.420.50.06 (Udaletxea bisitatzeko erreserbak)
E-posta: girpa@alcaldia.bilbao.net

