Bilbao.net

2013ko ekainaren 20a

Bilaketa aurreratua

profilak
Ruta:

D bitamina – Eskola matrikula informazio-triptikoa

Itzuli

Eskolatzeko adineko seme-alaben aitei eta amei zuzendutako informazio-triptiko bat da; hezkuntza arloan euskara transmititzeak duen garrantziaz sentsibilizatu nahi da eta euskarazko hizkuntza ereduak sustatu, D eta B.

Kanpaina ALKARBIDE bilgunearekin (Bizkaiko Lurralde Historikoko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuak) elkarlanean egiten da.

Informazio zehatza

Zertan datza?

  1. Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak ALKARBIDE bilgunearekin elkarlanean egiten du informazio-triptikoa.
  2. matrikulazio-aldia baino lehen, sailak kontsultatu egiten du eskolatzeko adineko kide berriren bateko zenbat familia dagoen eta ofizioz bidaltzen du triptikoa ohiko posta bidez.

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

Igo

Ohiko galderak

Non aurkitu dezaket programa honi buruzko informazio gehiago?
Udalaren web orrian Sailak duen atalean: D bitamina – Aberastu bere heziketa!
Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsultaren bat, kexaren bat edo iradokizunen bat egin nahi badut?
Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak hiritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritakoaren arabera tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Euskara, Gazteria eta Kirol Saila
Euskara Zuzendariordetza
Venezuela Plaza, 2
48001 Bilbo
Telefonoa: 94.420.44.16 / 94.420.51.61 / 94.420.52.41
Astelehenetik ostiralera: 08:30etik 14:00etara (Ekainaren 1etik irailaren 15era: 08:30etik 13:00etara)

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200