Bilbao.net

2013ko maiatzaren 24a

Bilaketa aurreratua

profilak
Ruta:

0tik 2 urtera arteko haurrak eskolatzeko programa. Haurreskolak

Itzuli

Hezkuntza eta Asistentzia Zerbitzua da, eta familiei 0tik 2 urtera arteko haurren zaintza integrala eta hezkuntza eskaintzen die, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak egokiro garatuz.

Haurreskolak Partzuergoko haurreskoletan garatzen da.

Ikastetxeak irekita egongo dira urtean 11 hilabetez, 11 ordu egunean, baina ikaslea gehienez 8 ordu egon ahal izango da.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Bilbon erroldatutako familiei.
  • 0tik 2 urtera arteko haurrei.

Igo

Nola egin eskaria?

Haurreskolak Partzuergoko haurreskoletan, hauek dira matrikulatzeko epeak:

  • Maiatzean, irailean, urrian eta azaroan hasteko.
  • Urrian, abenduan, urtarrilean edo otsailean hasteko.
  • Urtarrilean, martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasteko.

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

  • Haurreskoletan izena emateko inprimakia; internet bidez jaitsi daiteke edo eskaera aurkeztutako edozein ikastetxetan jaso.
  • Familia liburuaren fotokopia.
  • Erroldaren ziurtagiria.
  • Elbarritasun ziurtagiria, halakorik bada.
  • Pertsona Fisikoen gaineko Errenta-aitorpena.

NON AURKEZTU:

Igo

Zertan datza?

  1. eskaera aurkezten da eskatzailearen gustuko Haurreskolan, izena emateko ezarritako epean.
  2. Haurreskolako iragarki-taulan onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda jartzen da, epea amaitu eta eskaerak barematu ondoren.
  3. eskatzaileek egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzakete, onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda argitaratu eta handik 10 eguneko epean.
  4. onartutako ikasleen behin betiko zerrendak argitaratzen dira ikastetxeko iragarki-taulan.

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

Igo

Ohiko galderak

Non lor dezaket Haur Eskolei edo Haurreskolei buruzko informazio gehiago?
Haurreskolan bertan izan dezakezu baremazioen, ordutegien eta abarren berri.
Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak herritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Hezkuntza Saila
Venezuela plaza, 2-6.
48001 Bilbo
Telefonoak: 94.420.52.32 / 94.420.52.33 / 94.420.52.43
E-posta: hezkuntza@ayto.bilbao.net
Astelehenetik barikura: 8:30etatik 14:00etara.

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200