Kongresuen erregistroa
Bilbon antolatutako kongresuen edo bestelako gertakarien (batzarrak, bilerak, ikastaroak, sustatzaileak, jardunaldiak, seminarioak edo aurkezpenak) erregistroa.
Erregistroaren mantenua Bilbao Turismori dagokion Bilbao Convention Bureauko sailaren erantzukizuna da. Enpresaren nahien arabera, bi helburu eman daitezke:
- Promozioa: Enpresa batek bere gertakaria plazaratzeko Bilbao Convention Bureauren egutegia (NewsLetter Bilbao) erabili nahi badu.
- Estatistikoa: Informazioa estatistika huts bezala erabiltzen da (ez da argitaratzen).
Nori zuzenduta dago?
- Antolatzen duten gertakaria ezagutzera eman nahi duten enpresa edo erakundeei.
Nola egin eskaria?
Agiri Hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:
- Internet bidez bete daitekeen alta hartzeko imprimakia behar bezala osaturik.
NON AURKEZTU:
- Internet bidez: Alta hartzeko imprimakia
Zertan datza?
- Interesaturik dagoen enpresa internet bidez erregistratzen da. Enpresa eta ospatuko den gertakariaren nortasunaren informazio guztia bete beharko da.
- Eskatutako erregistro mota publikoa bada (gertakariaren sustapena), web orrian argitaratuko da eta kasu batzuetan Bilboko gidan azalduko da.
Publikoa ez bada, estatistika moduan gordeko da.
Ohiko galderak
- Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsultaren bat, kexaren bat edo iradokizunen bat egin nahi badut?
- Zerbitzuari buruzko kontsulta, intzidentzia, kexa edo iradokizunak egiteko, Bilboko Udalak bere biztanleentzako Zure Udalak aditzen dizu izeneko gutuontzi bat ireki du. Formularioan agertzen diren datu guztiak bete beharko dira eta baita idaztera bultzatu zaituen arrazoia ere. Egindako kexa, kontsulta edo delakoa, xedeko aldera bidaliko da zuzenean. Bilboko Udalak konpromisoa hartzen du datuak behar den moduan babesteko, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatzeko moduko gainerako arautegian ezarritakoaren arabera.
Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko
Bilbao Convention Bureau
Ensanche Plaza, 11
48009 Bilbo
Telefonoa: 94.479.57.70
Faxa: 94.479.57.71
E-posta: bicb@bilbaoturismo.bilbao.net
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30etara.

