Gela balioanitzen erabilera (Bilborock)
Bilborockek gela balioanitz bat, palkoak eta korua ditu beheko solairuan. 300 lagun egon daitezke eserita eta 500 zutik.
Balio-askotako izaera duenez, mota guztietako jarduera eszenikoak eta musikalak har ditzake: kontzertuak, antzerkia, txotxongiloak, zinea, mintegiak, literatur edo musika aurkezpenak, etab.
Nori zuzenduta dago?
- Musika taldeei, enpresariei, elkarteei… jarduera eszeniko edota musikalen bat egin nahi dutenei.
- Jarduera kulturalak edo sozialak egiteko erabili daiteke soilik.
Nola egin eskaria?
Aretoa eskuragarri dagoen jakiteko, bide hauek daude:
- Telefonoz: 94.415.13.06
- E-postaz: bilborock@ayto.bilbao.net
- Pertsonalki, helbide honetara joanda: Mesedeetako kaia, 1 - Bilbo
Aretoa erreserbatzeko:
Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:
- Bilborocken (Mesedeetako kaia, 1) ematen den inprimakia, behar bezala beteta.
NON AURKEZTU:
- Pertsonalki:
Bilborock
Mesedeetako kaia, 1
Zertan datza?
- aretoa eskatzen da telefonoz, posta elektronikoz edo pertsonalki.
- eskaria jasotakoan, Bilborockeko arduradunek aretoa eskuragarri dagoen kontsultatuko dute.
- eskatzaileari aretoa eskuragarri dagoen ala ez esaten zaio.
- aretoa behin betirako erreserbatzeko, Bilborockeko instalazioetara joan behar da eta eskaria egiteko inprimakia aurkeztu behar bezala beteta.
- erreserba egindakoan, instalazioak erabiltzeko arauen berri ematen da.
Ohiko galderak
- Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
- Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak herritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.
Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko
Bilborock
Mesedeetako kaia, 1.
48003, Bilbo
Telefonoa: 94.415.13.06
Faxa: 94.415.59.19
E-posta: bilborock@ayto.bilbao.net
Enplegua, Gazteria eta Kirol Saila.
Uribitarte kalea, 6-2- solairua
48001 Bilbo
Telefonoak: 94.420.43.94 / 94.420.43.95 / 94.420.42.22
E-posta: enplegua.gazteria.kirola@ayto.bilbao.net
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara (ekainaren 1etik irailaren 15era 9:00etatik 13:00etara)

