Bilbao.net

2013ko maiatzaren 23a

Bilaketa aurreratua

profilak
Ruta:

Eguneko Udalekuak (6-12 urte)

Itzuli

Udalekuak dira eta uztaileko lehen eta bigarren hamabostaldian eta abuztuko lehenengoan egiten dira Bilboko ikastetxe publikoetan.

Hainbat jarduera ludiko-hezitzaile dituen programa garatzen da: tailerrak, igerilekua, jolasak, ibilaldiak, etab. nola euskaraz hala gaztelaniaz, 09:00etatik 18:00etara.

Plaza mugatuak daudenez (1.250), zozketa bidez esleitzen dira.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Bilbon erroldatutako 6-12 urte bitarteko haurrei.

Igo

Nola egin eskaria?

Aurrez izena eman

Martxoan.

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

  • Aurrez izena emateko inprimakia behar bezala beteta; Barrutietako udal kontseiluetan eskura daitezke.

NON AURKEZTU:

Matrikula formalizatu

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

NON AURKEZTU:

Igo

Zertan datza?

  1. aurrez izena emateko epea amaitutakoan, zozketa egiten da plazak eta itxaron zerrendako ordena esleitzeko.
  2. zozketako emaitza honakoetan argitaratzen da:
    Barrutietako udal kontseiluetako iragarki-tauletan.
    Web bidez: zozketaren emaitza.
  3. sailak horri buruzko informazio-gutun bat igortzen die eskatzaile guztiei.
  4. aukeratuz gero, eskatzaileari inprimakia eta ordainketa egiteko bankuko kontuaren erreferentzia igortzen zaizkio. Era berean, izena emateko epearen berri ere ematen zaio.
  5. zozketan plaza bat lortu eta izena emateko epea baino lehen eskutitza jaso ez baduzu, Enplegu, Gazteri eta Kirol Saileko bulegoetara deitu behar duzu izena emateko inprimakia eta bankuko kontu-zenbakia emateko.
  6. esleipendunek adierazitako data baino lehen eman beharko dute izena.
  7. inprimakia bete eta aitak, amak edo tutoreak sinatu beharko du eta bankuko ordainagiriarekin batera Barrutiko Udal Kontseiluetara eramango da.
  8. epean aurkezten ez bada, esleipendunari baja emango zaio eta zerrendan hurrena dagoenari esleituko zaio plaza.

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

  • E.A.

Igo

Ohiko galderak

Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak herritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Enplegua, Gazteria eta Kirol Saila.
Uribitarte kalea, 6-2- solairua
48001 Bilbo
Telefonoak: 94.420.43.94 / 94.420.43.95 / 94.420.42.22
E-posta: enplegua.gazteria.kirola@ayto.bilbao.net
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara (ekainaren 1etik irailaren 15era 9:00etatik 13:00etara)

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200