Bilbao.net

2013ko ekainaren 19a

Bilaketa aurreratua

Ruta:
  • Kokapena:
  •   Hasiera
  •   Aisia eta Euskara
  •   Haurrak
  •   Ikusi eta Ikasi - Ikuskizunak, ekintzak edota jarduerak euskaraz(haurrentzat)

Ikusi eta Ikasi - Ikuskizunak, ekintzak edota jarduerak euskaraz(haurrentzat)

Aisiako programa da eta haurrentzako ikuskizunak, ekintzak edota jarduerak egiten ditu euskaraz, Bilbon euskararen transmisio-eremua indartzeko.

Seme-alaben hezkuntza prozesuan gurasoentzat lagungarriak izan daitezkeen tailerrak ere antolatzen dira. Tailerrak gurasoen euskara mailaren arabera desberdintzen dira.

Programa hau TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioarekin elkarlanean antolatzen da.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Bilbon erroldatutako 3-12 urte bitarteko haurrei.

Igo

Zertan datza?

  1. TOPAGUNEAk programazioa proposatu eta ikuskizunen ekoizpena eta komunikazioa kudeatzen du.
  2. Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak urtarrilean informazio-liburuxka bat igortzen die 3-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten Bilbon erroldatutako familiei.
  3. programari jarraituz, interesatzen zaion ekintzara joan daiteke familia.

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

Igo

Ohiko galderak

Zer informaziodakarliburuxkak?
Programatutako ekitaldiak zeradinetakoentzat diren, tokia eta data.
Non aurkitu dezaket programa honi buruzko informazio gehiago?
Udalaren web orrian Sailak duen atalean: Ikusi eta ikasi
Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsultaren bat, kexaren bat edo iradokizunen bat egin nahi badut?
Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak hiritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritakoaren arabera tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Euskara, Gazteria eta Kirol Saila
Euskara Zuzendariordetza
Venezuela Plaza, 2
48001 Bilbao
Telefonoa: 94.420.44.16 / 94.420.51.61 / 94.420.52.41
Astelehenetik ostiralera: 08:30etik 14:00etara (Ekainaren 1etik irailaren 15era: 08:30etik 13:00etara)

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200