Bilbao.net

2013ko maiatzaren 24a

Bilaketa aurreratua

profilak
Ruta:

Kontsumo arduratsu eta iraunkorrerako zirkuitu hezitzailea

Itzuli

Prestakuntzako jardunaldi hauek kontsumoaren arloko orientazioa eman nahi diete ikasleei, zenbait baliabide eta zerbitzuri dagokienez. Era berean, kontsumo arduratsurako ereduak ezarri nahi dituzte.

Prestakuntza hau “Kontsumo Arduratsu eta Iraunkorrerako Zirkuitua” programaren bidez garatuko da. Programa bi fasetan egingo da:

  • Ikasgelan bertan, horretarako egindako unitate didaktikoen bitartez. 
  • Aukeratutako gaiaren araberako bisitaldi gidatua edo zirkuitua.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Ikastetxe publikoetako eta itunpeko ikastexe pribatuetako Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzat.

Igo

Nola egin eskaria?

Hobe da eskabidea ikasturteko lehen hiru hileetan aurkeztea. Horretarako, KIUBra edo enpresa esleipendunera jo besterik ez dago.

Hona hemen AURKEZTU BEHARREKO agiriak:

  • Jarduera zehatzen bat eskatzeko idazkia.

HONELAXE aurkeztuko dira:

  • Zuzenean:
    • Osasun eta Kontsumo Saila
      Ugalde kalea 7
      48012 Bilbo
  • Faxez: 94 420 50 66
  • Posta elektronikoz: omic@ayto.bilbao.net
  • Ohiko postaz:
    • Bilboko KIUB
      Ugalde kalea 7
      48012 Bilbo

Igo

Ohiko galderak

Noiz egiten da?
Aldez aurretik zirkuituak eskatzen dira eta ondoren aukeratutako zirkuituetarako bisitaldiak egingo dira, urtarriletik ekainera (Sollanoko araztegia, udal-merkatuak, garraio publikoak edo Kooperako zentroa). Lehenago, ikasgeletan, horretarako egindako unitate didaktikoak landu ahal izan dituzte ikasleek, bisitaldian bereganatutako jakintzak finkatzeko.
Bisitak eskola-orduetan egiten dira.
Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko galdera, kexa edo iradokizunik badut?
Zerbitzuari buruzko edozein galdera, gertakari, kexa edo iradokizun jakinarazteko, Bilboko Udalak hiritarren esku jarri du Zure Udalak aditzen dizu postontzi-zerbitzua. Idazkian eskatzen diren datuak bete, eta jakinarazpenaren zioaren berri eman beharra dago. Galdera jaso duen Sailera bideratuko da jakinarazpena, kexa edo iradokizuna. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Osasun eta Kontsumo Saila
Ugalde 7
48012 Bilbo
Telefonoa: 94 420 49 71
e-posta: omic@ayto.bilbao.net

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200