Bilbao.net

2013ko maiatzaren 22a

Bilaketa aurreratua

profilak
Ruta:

Kirol ikuskizunak eta bestelako ekitaldiak

Itzuli

Azpiegiturak kirol ekitaldietarako, kirolekoak ez diren jardueretarako edo ikuskizunetarako erabiltzea da. Adibidez:

  • Ikastaroak
  • Jarduera pedagogikoak
  • Kultur jardunaldiak edo batzarrak
  • Musika kontzertuak
  • Mitin politikoak
  • Erakusketak
  • Beste jarduera batzuk, egokituta baldin badago.

Azpiegitura hauen erabilera tasa batzuen mende dago eta tasa horiek urte natural bakoitzean onartzen eta argitaratzen ditu Bilbao Kirolakek.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Enpresei eta legez osatutakoa elkarteei.

Igo

Nola egin eskaria?

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

  • Eskaria, Bilbao Kirolaken instalazioetan ematen da.

 

NON AURKEZTU:

  • Korreoz Bilbao Kirolakeko zuzendari gerenteari
    • Bilbao Kirolak - Instituto Municipal de Deportes del Ayuntamiento de Bilbao (bulego nagusiak).
      Uribitarte, 11 - 48001 Bilbo.
      Telefonoa: 94.435.47.40

Igo

Zertan datza?

  1. eskaria aurkezten da.
  2. arlo teknikoak eta kirol arloak instalazioa eskura dagoen ikusten du eta ekitaldiak zer nolako interesa duen lehentasuna emateko.
  3. Bilbao Kirolakeko gerentziak eskaturiko azpiegitura horren erabilera onartu edo ukatu egiten du, arlo teknikoaren eta kirol arloaren txostena irakurri ondoren.
  4. eskatzaileari eskatutako instalazioa erabili dezakeela edo ezin duela jakinarazten zaio eta horren inguruan zer kudeaketa egin behar dituen ere bai.
  5. erabiltzeko baimena emanez gero, honakoa egin behar duela jakinarazten zaio eskatzaileari:
    1. Delako espazioaren alokairu-kontratua formalizatu.
    2. Bilbao Kirolakek ezarritako baldintza bete, batez ere segurtasunarekin, baimenekin, aseguruekin… zerikusia dutenak.
    3. Bilbao Kirolakek kontratatutako publizitate espazioak errespetatu, eta alkoholarekin edo tabakoarekin zerikusirik duen publizitaterik ez jarri.
    4. Udal araudiak bete, bereziki zaraten ingurukoak.
  6. eskatzailearen eta erreserbaren datuak grabatzen dira datu-basean.

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

 

Igo

Ohiko galderak

Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
Honi buruzko kexa edo iradokizunen bat aurkeztu nahi izanez gero, kiroldegietako kexa eta iradokizun orriak erabil ditzakezu, baita Erabiltzailearen Arreta Bulegoan daudenak ere (Uribitarte, 11 - 48001 Bilbo) edo web orri honetako kontsulten eta iritzien postontzia erabil dezakezu: Postontzia, Bilbao Kirolak.
Bilbao Kirolakek hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Bilbao Kirolak - Instituto Municipal de Deportes del Ayuntamiento de Bilbao (bulego nagusiak).
Uribitarte, 11
48001 Bilbo.
Telefonoa: 94.435.47.40

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200