Bilbao.net

2013ko maiatzaren 20a

Bilaketa aurreratua

profilak
Ruta:

Udaleku musikalak

Itzuli

Musikarekin lotutako jarduerak egingo dira (euskaraz eta gazteleraz) uztaileko goizetan, BilbaoMusika-ren egoitzan. Udalekuak horrelako ekimenak egiten aditua den erakunde, instituzio eta/edo enpresa batek antolatzen ditu.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Uztailan musika jarduerak egin nahi dituzten 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

Igo

Nola egin eskaria?

Udalekuetan parte hartzeko izena ematea martxoan egingo da. Onartuen zerrenda BilbaoMusikaren iragarki-taulan eta webgunean jarriko da apirilaren erdialdean. Era berean, izena eman duten guztiek posta elektroniko bat jasoko dute udalekuetan parte hartzeko onartuak izan diren ala ez (eta erabakiaren arrazoia) jakinarazteko. Maiatzean matrikularen ordainketa egingo da, matrikula formalizatuz.

 

Aurre-inskripzioa egiteko ondorengo agiriak AURKEZTU BEHAR DIRA:

  • www.bilbaomusika.net webgunetik deskargatu daitekeen edota BILBAOMusikaren bulegoetan jaso daitekeen eskaera-orria behar bezala beteta.

 

Matrikula egiteko ondorengo agiriak AURKEZTU BEHAR DIRA:

  • Matrikula ordaindu dela ziurtatzen duen agiria.
  • Osasun txartelaren fotokopia.

 

NON AURKEZTU:

  • Pertsonalki edo posta bidez:
    • BILBAOMusika:
      Sorkunde Kalea, 8
      48006 Bilbo, Telefonoa: 94.416.47.85
      Astelehenetik barikura: 9:00etatik 21:00etara.
  • Faxez: 94.415.51.71
  • Posta elektronikoz: amaiabilbao@bilbaomusika.net

Igo

Zertan datza?

  1. Interesatuak aurre-inskripzioaren orria bete behar du. Eskaera horri sarrera zenbaki bat emango zaio.
  2. Epea bukatzen denean, eta sarrera-irizpideak, eskaera eta eskaintza kontuan hartuta, onartutako pertsonen eta taldeen behin betiko zerrenda osatuko da. Zerrenda hori BilbaoMusikaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratuko da.
  3. Apirilaren erdialdetik maiatzaren bukaera arte, behin betiko matrikulak egingo dira. Bajaren bat egonez gero, eta itxaro-zerrendarik badago, zerrenda horretan dauden pertsonei matrikulatzeko aukera daukatela jakinaraziko zaie.
  4. Matrikula zehazten den kontu korrontean ordaindu behar da. Ordainagiria BilbaoMusikara eraman behar da osasun txartelaren fotokopiarekin batera.
  5. Udalekuak hasi baino lehen, bilera bat egingo da haurren familiekin. Bilera horretan, ikastaroaren ezaugarriak ezagutarazteaz gain, dauden zalantza guztiak argituko dira

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

Igo

Ohiko galderak

Nola jakin dezaket plaza librerik baden ordainketa egin aurretik?
BILBAOMusikako telefonora deituta edo helbide elektroniko honetara idatzita: amaiabilbao@bilbaomusika.net.
Non kontsulta dezaket jarduera horiek zer egunetan ematen diren?
Eskolako jarduerak estekan Musika-eskolako jarduera programatu guztien agenda kontsulta daiteke.
Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak herritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

BILBAOMusika
Sorkunde Kalea, 8
48006 Bilbo
Telefonoa: 94.416.47.85
Faxa: 94.415.51.71
E-posta: amaiabilbao@bilbaomusika.net
Astelehenetik barikura: 9:00etatik 21:00etara.

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200