Txistubandaren kontzertu programatuak
Bilboko Txistularien Udal Bandak hainbat eszenatokitan (Euskalduna Jauregia, Bilboko Euskal Museoa...) emandako kontzertuen programa bat da.
Zertan datza?
- denboraldia hasi aurreko hilabetean, Zuzendaritzak egutegia zehazten du:
- Kontzertua emango den eszenatokiaren erabilgarritasunaren arabera.
- Jasotako eskaeren arabera.
- Taldearen egun libreen arabera. - informazioa adierazten eta zabaltzen da, departamentu bakoitzak bere behar eta/edo prozesuak bideratzeko:
- Langileen departamentuari, langile (errefortzu) gehiago kontratatzeko.
- Informatikako departamentuari, web-orriko agenda eguneratzeko.
- Jardueren Koordinazioari, garraioa eta soinuztapen-ekipamendua kontratatzeko, kontratuak eta publizitatea egiteko, gonbidapenak eta informazioa pertsona eta instituzio interesatuei bidaltzeko, etab.
Ohiko galderak
- Non ikus dezaket kontzertuen programazioa?
- Jarduerak estekan, programatutako Txistularien Udal Bandaren kontzertu guztiak kontsulta daitezke, eszenatokika sailkatuta.
- Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
- Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak herritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.
Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko
BILBAOMusika
Sorkunde Kalea, 8
48006 Bilbo
Telefonoa: 94.416.47.85 (Amaia Bilbao)
E-posta: amaiabilbao@bilbaomusika.net
Astelehenetik barikura: 9:00etatik 14:00etara.

