Bilbon bizikletan ibiltzeko bide bereziak edo ibilgailu motordunen zirkulaziotik bereizitako bidegorriak daude. Gainera, beste ibilbide gomendagarri batzuk ere badituzu: kale lasaietatik doaz eta, horri esker, joan-etorri luzeak egin ahal dituzu segurtasun handi samarrarekin.
Bestetik, zure ibilbidea osatzeko, oinezkoentzako guneak edo zirkulazio murriztuko aldeak erabil ditzakezu. Hori bai, astiro joan eta kontuan izan lehentasuna oinezkoek dutela beti.
Zure segurtasunagatik, ahal baduzu, erabili beti bidegorriak.
Hirian ez da nahitaezkoa kaskoa erabiltzea, baina abiadura motelean oso eraginkorra da kolpeetatik babesteko. 13 urtetik beherakoek beti erabiltzea gomendatzen da.
Izan zaitez ikusgarria. Onena jantzi argiak edo koloredunak eramatea da. Gauez, aurreko eta atzeko argiak erabili eta islatzaileak jarri bizikletan eta arropan.
Egoera onean eduki bizikletaren balaztak eta gurpilak.
Bizikleta egunero erabiltzen baduzu, oso praktikoa da parrilla, saskia edo zorroak jartzea, edozer eramateko: maleta, erosketak, liburuak, jertsea...
Jar ezazu giltzarrapo on bat, bizikleta lapur ez diezazuten. Komeni da gurpilak eta zela lotzea, koadroarekin batera, edo itxigailu azkarren ordez torlojuak eta azkoinak ipintzea.
Bizikleta beti leku eta ordu berean aparkatzen baduzu, lapurtzeko arriskua handiagoa da. Kasu horretan, komeni da motorzaleek erabiltzen dituztenen moduko giltzarrapoak erabiltzea.
Erabil itzazu Udalak jarritako aparkalekuak
Bizikleta doan eta inolako eragozpenik gabe sartu ahal duzu tren-zerbitzu guztietan (MetroBilbao, Feve, EuskoTren, EuskoTran eta Renfe). Oso erraza da: zentzuz jokatu, puntako orduak saihestu eta horretarako prestatutako bagoiak erabili (lehena eta azkena izan ohi dira).
Funikularrean eta Bilboko auzoetako igogailuetan ere eraman ahal duzu bizikleta, dagokion Arandia betez.
Eskailera mekanikoetan eramateko, jira ezazu aurreko gurpila 90º. Horrela, bizikleta ez da eskaileran behera joango.
Pertsona talde batek bizikletekin bidaiatzeko asmoa badu, gomendagarria da telefono hauetara deitzea:
Agenda 21 - Bilboko Udala
San Agustin eraikina - Ernesto Erkoreka plaza, 12, 2A - 48007 Bilbo. Telefonoa 94 420 46 29 / 30