Bilbo Lan Ekintza

Formulario de Búsqueda
  • Últimos vídeos en Youtube
  • Síguenos en Twitter
  • Únete a Facebook

Suscribirse a las noticias de Lan Ekintza - RSS Albisteak

  • Bilbao sustatzeko tzakolina17/05/2013 Bilbao sustatzeko tzakolina

     Bilbon landatzen den txakolin bakarraren botilak hiriaren enbaxadore bihurtu dira.

     

    Gehiago irakurri...
  • NBA clinic-a Bilbao Arenan17/05/2013 NBA clinic-a Bilbao Arenan

    Jrue Holiday NBA-ko jolakariak clinic bat egin du 40 neska-mutikorekin, urian BEC-en jokatuko den patida sustatzeko.

    Gehiago irakurri...
  • NBArako sarrerak salgai15/05/2013 NBArako sarrerak salgai

     Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBVAren arteko akordioari esker antolatu den NBAko partidurako 15.271 sarrerak datorren ostiralean jarriko dira salgai, maiatzaren 17an, Ticketmaster-en, Carrefour-en, FNACen eta Viajes Halcón-en, 12:00etatik aurrera. Sarreren prezioa 28 € eta 120 € artekoa izango da. BECekoa NBAk denboraldiaurrean mundu osoan jokatuko dituen zortzi partiduetako bat da, eta Bilbo eta Bizkaia egoitza izango dituen lehenengoa. Laster emango da ezagutzera partiduarekin lotuta egingo diren eta NBAk Bizkaian eskainiko duen ikuskizun handia osatuko duten jardueren programa; izan ere, ekitaldi hau norgehiagokan izango diren pertsonek ez ezik Bilboko hainbat tokitan egingo diren erakusketa eta lehiaketetara hurbiltzen diren guztiek ere gozatzeko dago pentsatuta.

    Gehiago irakurri...
  • Mugikorretarako aplikaziorik berritzaileenen07/05/2013 Mugikorretarako aplikaziorik berritzaileenen

    Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Sherpa Summit nazioarteko topaketa babesten dute; gailur horrek laguntzaile pertsonalen, interfaze mugikorren eta mugikorretako bilatzaileen azken belaunaldiekin lotutako proposamenik aurreratuenak aurkezteko balioko du. Ekitaldia Euskalduna Jauregian egingo da, eta Bizkaiko hiriburuan nazioarteko goi-mailako adituak eta liderrak elkartuko ditu.

    Gehiago irakurri...
  • Bilboko ordezkaritzak06/05/2013 Bilboko ordezkaritzak

    Kroaziako, Georgiako, Azerbaijaneko eta Munduko Bankuko ordezkaritzek gaur Bilbo bisitatu dute hiriak izan duen birmoldaketa ezagutzeko eta Bilboko Udalaren eta aipatutako herrialdeetako erakundeen arteko loturak estutzeko. Lau ordezkaritzak hiri-garapenarekin eta ingurumenarekin lotutako hainbat ministerio eta organismotako 23 ordezkarik osatu dituzte.  

    Gehiago irakurri...
  • ‘En Vivo’ 2013 Bilbon egingo da

03/05/2013 ‘En Vivo’ 2013 Bilbon egingo da

    Aurreko urteetan Madrilen bakarrik egin ondoren, hitzordu rockero hau Kobetamendira eta Bartzelonara iritsiko da uda honetan. ‘En Vivo’ 2013 abuztuaren 29an, 30ean eta 31n egingo da, eta hiri bakoitzean bi jardunaldi egingo dira. Egoitza bakoitzari dagozkion datak eta kartelak zehazteke daudela, jaialdiak artista hauen parte-hartzea izango du, besteak beste: The Offspring, The Toy Dolls, Shikari Sound System, El Drogas, Berri Txarrak, Rulo y la Contrabanda eta Fermín Muguruza Kontrakantxa.

    Gehiago irakurri...
  • "Rallyestone 2013" martxan jartzen du.02/05/2013 "Rallyestone 2013" martxan jartzen du.

    Rallyestone Nazioarteko Rallyearen zortzigarren edizioa Bilbon hasiko da maiatzaren 3an, ostirala, eta, bertan, estatuko nahiz atzerriko talderik onenetako 50 ibilgailu klasikok baino gehiagok parte hartuko dute.  Bizkaiko Motorzaleen Elkarteak (RPMV) antolatuta, Rallyestone auto klasikoen proba bat da (25 urtetik gorako antzinatasuna duten autoek parte hartzen dute), eta bere laztasunagatik eta ibilbideagatik, Estatu osoan ez du parekorik bere kategorian.

    Gehiago irakurri...
  • Establezimendu berriei finantzaketa29/04/2013 Establezimendu berriei finantzaketa

    Hitzarmen honekin, Bilbao Ekintzak proiektu berriak dituzten establezimenduei, ekintzaileei eta ETEei, oro har, beren negozioak martxan jartzeko behar dituzten finantzaketa eta abalak lortzeko iturriak eskuratzea erraztu nahi die

    Gehiago irakurri...
  • Lankidetza-hitzarme Zubiarterekin29/04/2013 Lankidetza-hitzarme Zubiarterekin

    Bilbao Ekintzak, hitzarmen honen bitartez, “Dendaz Denda 2013 Programa” Merkataritzarako Laguntza-planaren barruan edo Bilboko Enpresa Sustapenerako Laguntza-planaren barruan negozio-plan bat garatu duten ekintzaileei bidea erraztu nahi die

    Gehiago irakurri...
  • "Arteetako Asteburuan" bizi da26/04/2013 "Arteetako Asteburuan" bizi da

    “Arteen Asteburua”n aurkeztuko da Bilbao Art District ekimena Bizkaiko hiriburuan, Bilbo artearen eta kulturaren zirkuituetan ospe handiko nazioarteko erreferente gisa finkatzeko helburuarekin sortu den ekimen batean
    Programazio osoa emen

    Gehiago irakurri...
  • Napoliko delegacion batek Bilbo bisitatzen du26/04/2013 Napoliko delegacion batek Bilbo bisitatzen du

    Bilbok izan duen birmoldaketa erreferentzia bat da oraindik Europako hiri askorentzat. Kasu honetan, Napoliko (Italia) ordezkaritza Bilbora etorri da Bizkaiko hiriburuak izan duen bilakaera zuzenean ezagutzera. Ordezkaritza napolitarra osatzen duten zazpi pertsonak gaur elkartuko dira Ibon Aresorekin, Bilboko Udaleko alkateordearekin, alegia. Aresok hiriak azken urteotan hirigintzaren eta ekonomiaren arloetan izan duen eta mundu osoko hainbat hirirentzat eredu bihurtu duen birmoldaketaren xehetasunak azalduko dizkie.

    Gehiago irakurri...
  • CIB sariak 201226/04/2013 CIB sariak 2012

    Bilboko Trauko kaleko Wilma Sarraila-dendak lortu du saria, furgonetaz eskaintzen duen zerbitzuagatik, telefonoz dei eginez edozein tokitan edozein motatako giltzen kopiak unean-unean egiteko aukera ematen duelako.

    Gehiago irakurri...
  • Bilbao Ekintza lekuz aldatzen da23/04/2013 Bilbao Ekintza lekuz aldatzen da

    Bilbao Ekintza egoitza berrira lekualdatzen ari da. Sozietatearen egoitza berria Plaza Biribilean dago (Nafarroa kaleko 5 zenbakian du sarrera).

    Gehiago irakurri...
  • Bilbao BBK LIVE jaialdiko artista berriak17/04/2013 Bilbao BBK LIVE jaialdiko artista berriak

    Bilbao BBK Live jaialdiak bere zortzigarren ediziorako lehen mailako artistak hartzen jarraitzen du. Jaialdian izango diren lau talde berriak honakoak dira: Vampire Weekend, White Denim, Edward Sharpe & The Magnetic Zeros eta Jamie N Commons. Parte-hartzaile berrien artean, Vampire Weekend talde newyorktarra gailentzen da. Estatu Batuetan eta Erresuma Batuetan salmenta-zerrendetan nagusitu den talde honek uztailaren 13ean joko du, larunbatean, alegia. Talde eta bakarlari berriek hainbat izar handirekin elkarbanatuko dute agertokia, hala nola Green Day, Depeche Mode, Kings Of Leon eta Editors taldeekin.  

    Gehiago irakurri...
  • Bilbao BBK LIVE jaialdian kanpatzeko eremua jirukoiztu egin11/04/2013 Bilbao BBK LIVE jaialdian kanpatzeko eremua jirukoiztu egin

    Bilbao BBK Live Jaialdiaren zortzigarren edizioan, nabarmen handituko da kanpatzeko eremua, eta, horrela, musika-ekitaldi handi honen jarraitzaileen eskakizunik ohikoenetako bati erantzungo zaio. Aurten, kanpina Arraiz mendian izango da, eta, horri esker, kanpin-dendetarako eremuak 120.000 metro karratu inguru izango ditu, hau da, aurreko ediziorako erabili zenaren hirukoitza, 35.000 metro karratukoa izan baitzen.

    Gehiago irakurri...
  • Kontrataziorako pizgarriak09/04/2013 Kontrataziorako pizgarriak

    Bilboren Enplegu Planaren esparruan hartu diren neurrietako bat Kontrataziorako pizgarriak dira. Kontsulta itzazu.

    Gehiago irakurri...
  • 10.000 bisita 3D Mappingean 05/04/2013 10.000 bisita 3D Mappingean

    Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren iritziz, "arrakastatsua" izan da hiriburua eta probintzia ordezkatzen duen marka sustatzeko baterako ekimen hau

    Gehiago irakurri...
  • Basque Fest 2013ko Balantzea02/04/2013 Basque Fest 2013ko Balantzea

    43.500 pertsonak baino gehiagok gozatu dute “basque FEST” jaialdiaz, eta hiria bizitzaz, jardueraz eta adin guztietako planez bete dute

    Gehiago irakurri...
  • "Be Basque Experience" 3D-tan26/03/2013 "Be Basque Experience" 3D-tan

    Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak 3Dko ikuskizun bat aurkeztu dute “be basque” marka berriaren irudi harrigarriekin.  Proiekzioa Bilboko Alhondigako Atarian bisitatu ahalko da martxoaren 26tik apirilaren 1era, astelehena.

    Gehiago irakurri...
  • Aste Santuan Be Basque pasioa25/03/2013 Aste Santuan Be Basque pasioa

    Bilbao Turismok “Be basque pasioa” gida argitaratu du, Aste Santuko egunen inguruko informazio erabilgarriarekin, jarduerekin eta planekin.  Argitalpenak hiriko esperientzia turistikoa hobetzera bideratutako atal eta eduki berriak barne hartzen ditu.  12.000 ale inguru argitaratu dira gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez.

     

    Gehiago irakurri...
Logo del Fondo Social Europeo Logo ISO 9001 Logo Euskalit

Bilbao

Bilbao Ekintza tokiko enpresa-erakunde publikoa. Termibus etxea. Nafarroa kaleko 5, 2. solairua. 48001 Bilbo