Bilbo Lan Ekintza

Formulario de Búsqueda
  • Últimos vídeos en Youtube
  • Síguenos en Twitter
  • Únete a Facebook

Ikasi Lanbide Lan

Necesita flash para poder ver este contenido
descargar

Ikusi bideoaren transkripzioa

Lan Ekintzan “Ikasi lanbide bat” izeneko hasierako kualifikazio profesionaleko programa jarri dugu abian.

Derrigorrezko bigarren hezkuntza gainditu ez duten gazteei kualifikazio profesionala eta oinarrizko trebakuntza eskaintzea da helburua, beraien lehenbiziko lan-esperientzia izateko edo araututako hezkuntzan jarraitu ahal izateko.

Trebakuntzako programa bat da. Hemen:

  • Lanbide bati buruzko oinarrizko trebakuntza profesionala jasoko duzu, lan egin ahal izateko edo ikasten jarraitu ahal izateko.
  • Zeuk aukeratutako lanbidea ikasiko duzu.
  • Gainditu ez dituzun ikasgaien eskolak jasoko dituzu, bigarren hezkuntzako titulua jaso ahal izateko.
  • Lana edukitzeko eta mantentzeko jakin beharrekoa ikasiko duzu.
  • Praktikak egingo dituzu enpresetan.

Bigarren hezkuntzako graduaturik ez daukaten 16 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago.

Bi ikasturte iraungo ditu, irailetik ekainera. Bigarren ikasturtean praktikak egingo dira.

Ordutegi nagusia goizez da eta egunean 6 ordu dira.

Aurreinskripzioa martxotik irailera bitartean egiten da eta, gero, Lan Ekintzatik deituko dizugu elkarrizketa egiteko.

Aurreinskripzioa egin nahi baduzu, sakatu esteka hau.

Logo del Fondo Social Europeo Logo ISO 9001 Logo Euskalit

Bilbao

Bilbao Ekintza tokiko enpresa-erakunde publikoa. Termibus etxea. Nafarroa kaleko 5, 2. solairua. 48001 Bilbo