Bilbao.net

2013ko maiatzaren 25a

Bilaketa aurreratua

Texto Cabecera Factura Electronica
Ruta:

Faktura elektronikoak jasotzeko zerbitzua


Informazioaren Gizartea garatzen gehiago laguntzeko asmoz, Bilboko Udalak kontratisten esku jarriko du formatu elektronikoko fakturak jasotzeko zerbitzua 2010 ekitalditik aurrera, paperezko ohiko fakturak jasotzeko zerbitzuaren osagarri gisa.

Fakturak zerbitzu berrian onartu ditzaten, baldintza hauek bete beharko dituzte nahitaez; Facturae 3.0 / 3.1 formatua izan behar dute, ziurtagiri onartu batean oinarritutako sinadura elektroniko aurreratua eraman behar dute eta sinadura horrek sistema seguru baten bidez sortua behar du izan.

Ziurtagiria ematen duen autoritateari dagokionez, erakunde hauek jaulkitako ziurtagiriak onartuko dira: Izenpe, Camerfirma eta Moneta eta Tinbreen Fabrika Nazionala.

Sartu beharreko datu gehigarriak

Baldintza osagarri gisa, formatu elektronikoan jaulkitako fakturek informazio hau izan beharko dute nahitaez:

  • Faktura jaso izanaren berrespena nahi baduzu, pertsona edo erakunde jaulkitzailearen helbide elektronikoa sartu beharko duzu jaulkitzailearen Helbide elektronikoa eremuan.
  • Faktura jasoko duen Sailaren Kodea, Administrazio Zentroak eremuan (Ikusi faktura elektronikoak jasotzen dituzten unitate kudeatzaileen kodeen dokumentua)
  • Espediente-zenbakia, Oharrak eremuan.
  • Dagokionean, ziurtagiri-zenbakia, ziurtagiri mota (Ohikoa/Aurreratua) nahiz ziurtagiriaren iraunaldia, Itemaren deskribapen-eremuan, "01-Ohikoa-2010.03.01-2010.03.31" sekuentziari jarraiki.

Ohar garrantzitsua: fakturak helbide elektroniko honetara bidali beharko dira: facturaelectronica@ayto.bilbao.net

Bilboko Udalarekiko faktura elektronikoekin lotutako arazoak konpontzeko, eskura dituzu 94.420.46.95 / 94.420.46.93 telefono-zenbakiak eta intervense@ayto.bilbao.net helbide elektronikoa.



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200