Bilbo Lan Ekintza

Formulario de Búsqueda
  • Últimos vídeos en Youtube
  • Síguenos en Twitter
  • Únete a Facebook

Nola Egin Curriculuma

Necesita flash para poder ver este contenido
descargar

Ikusi bideoaren transkripzioa

Curriculum Vitae ikasketen eta laneko esperientzien idatzizko laburpen ordenatua da. Horren bidez, lanpostu jakin baterako pertsonarik egokiena garela erakutsi nahi dugu. Aukeraketa-elkarrizketan sartzeko helburuarekin aurkezten dugu.

Curriculuma antolatzeko ordena eta modua malguak izango dira, pertsonaren eta lanpostuaren arabera.

  • Datu pertsonalak: Nahitaez agertu behar dira. Izen-abizenak, harremanetarako telefonoa eta, izatekotan, helbide elektronikoa. Lanpostuaren arabera, datu hauek ere baloratzen dira: jaiotza-data, ibilgailua. Informazio hori onuragarria dela uste badugu, atal honetan edo beste datu batzuen atalean sartuko dugu.
  • Ikasketak: Araututako ikasketei buruzko datuak adierazi behar dituzu. Lortu duzun gehienezko tituluaren izena, amaiera-data, ikastetxea eta espezialitatea jarri behar dira. Ikasketa osagarriak ere sar daitezke.
  • Hizkuntzak: Dakizkizun hizkuntzak. Bakoitzaren idazketa, irakurketa eta hizketa-mailak. Jakintza-maila erakusten duen titulua badaukazu, erantsi ezazu. Hizkuntzen herrialdeetan egonaldiak egin badituzu, aipatu.
  • Informatika: Azaldu zein programa erabiltzen dakizun, eta egin dituzun ikastaroak.
  • Lan-esperientzia: Azaldu zure lan-ibilbide osoa, baita kobratu gabeko lanak eta praktikak ere. Datak, enpresak, postuak eta funtzioak aipatu. Beti ordena berean.
  • Beste datu batzuk. Ez dira ezinbestekoak, baina ematen duten informazioak beste hautagai batzuengandik bereizten lagun diezaguke. Mugikortasun geografikoa, libre egotea, gaitasun pertsonalak.

Curriculum-mota geure ibilbide profesionalaren eta lortu nahi dugun lanpostuaren araberakoa da.

Hiru mota daude batez ere: kronologikoa, funtzionala eta krono-funtzionala.

Kronologikoa

Zenbait urtetan zehar izandako lan-garapena nabarmentzen du, enpresa eta karguetan zehar egindako ibilbide profesionala erakusteko.

Motarik onartuena eta idazteko errazena da, enpresetan eta karguetan egindako gorakada etengabea izan bada.

Funtzionala

Lanpostu jakin bat betetzeko garatutako gaitasunak eta izandako lorpenak azaltzen ditu, esperientziak batuz eta datarik jarri gabe.

Ibilbide profesional jarraitua izan ez duten pertsonentzat egokia.
Lanik egin gabeko denboraldi luzeak, edo denbora gutxian lan-aldaketa asko ezkutatzen laguntzen digu.

Krono-funtzionala

Aurreko bien abantailak dauzka eta malguagoa da.

Azken urteetan lan egindako enpresak eta karguak, esperientzia-arloak, lorpenak eta arrakastak erakusten ditu.

Curriculum-eredu ezberdinak ematen dizkizugu, deskargatzeko eta betetzeko.

Logo del Fondo Social Europeo Logo ISO 9001 Logo Euskalit

Bilbao

Bilbao Ekintza tokiko enpresa-erakunde publikoa. Termibus etxea. Nafarroa kaleko 5, 2. solairua. 48001 Bilbo