Ikusi bideoaren transkripzioa
Erantzun zintzotasunez, segurtasuna transmititu eta izan zaitez naturala eta atsegina.
Trebakuntzarik ezaren aurrean
Transmiti ezazu beti trebakuntzarekin eta egunean egotearekin arduratzen zarela. Azaldu zeure esperientziari esker gauzak ikasi dituzula.
Esperientzia laburra baduzu
- Azal ezazu dakizuna enpresari aplikatzeko irrikan zaudela.
- Motibazio eta erraztasun handiagoak gauza berriak asimilatzeko. Ez daukazu biziorik. Esperientzia falta zaizu, baina oso kementsua zara.
Luzaroan langabezian egon bazara
- Langabezian egoteak ez du esan nahi ezer egin ez duzunik. Ikastaroak eta kontraturik gabeko lankidetzak egin dituzu.
- Lantoki egonkor bat nahi duzu eta enpresa hau da gehien interesatzen zaizuna.
Adina
- Zahartxoa bazara, nabarmendu zeure heldutasuna, arduratsua zarela, esperientzia...
- Gaztea bazara, nabarmendu zeure kemena, lan egiteko gogoa eta beste enpresa batzuetan ikasitako biziorik ez duzula.
- Adin txikikoak edo eta pertsonak zure ardurapean baldin badituzu
- Nabarmendu erantzukizun berezia daukazula. Zure errendimendua, dedikazioa, libre egotea... ez dira murriztuko. Dena daukazu antolatuta.
Familia-betebeharrik ez baduzu
Lanerako erabat libre zaudela eta dedikazio osoa eskaini ahal diozula. Autonomia.
Zergatik egin nahi duzu lan enpresa honetan?
Enpresa ezagutu behar duzu, eskaintzen dituen zerbitzuak eta produktuak... Hori guztia zeure interes profesionalekin erlazionatu.
Ze soldata nahi duzu?
Garrantzitsuena lanpostua eta lantaldea dira. Zeure lanpostuaren batez besteko soldata zein den jakin behar duzu. Ez eskaini zeure burua edozein soldataren truke.
Premiazko edo tentsiozko egoerei aurre egiten jakingo al duzu?
Azaldu zeure burua gai ikusten duzula. Halere, azaldu lanaren antolaketa eta plangintza baloratzen dituzula horrelako egoerak ekiditeko.
Zergatik utzi zenuen zeure azken lana?
- Gehiago ikasi nahi zenuen.
- Ez zegoen gora egiteko aukerarik.
- Joan-etorri luzeegiak.
- Soldata txikiegia zen zure eginkizun eta erantzukizunetarako.
- Ez zizuten lan-egonkortasunik eskaintzen.
- Enpresa berri baten prestigioa.
Zer egiten duzu aisialdian?
Erakutsi pertsona aktiboa zarela.
- Bai: erresistentzia-kirolak, gizarte-boluntariotzako jarduerak, jarduera sortzaileak.
- Ez: jarduera sedentarioak, adibidez, telebista ikustea.
Zein da zure puntu ahula?
Eman ezazu erantzun orokor bat, ezaugarri positibo batekin zerikusia duena edo lanean erraz gaindi daitekeena, adibidez, perfekzionista izatea.
Zein da zure puntu sendoa?
Segurtasuna eta konfiantza, egokitzapen-gaitasuna eta gai edo pertsona zailekin tratatzea, ikasteko eta erantzukizun berriei egokitzeko erraztasuna.