Udal Gardentasuna
Nazioarteko Gardentasuna (TI) gobernuz kanpoko erakundea da, mundu mailakoa, ustelkeriaren aurka egiten duena. Gizarte zibila, sektore pribatua eta gobernuak biltzen ditu koalizio global erraldoi batean.
2008 urtetik Nazioarteko Gardentasuna erakundeak Udalen Gardentasun Indizea (ITA) prestatzen du. Indize hori espainiar Udalek herritarren eta gizartearen aurrean duten gardentasun maila neurtzeko tresna da.
ITA aplikatuz Espainiako Udal nagusienen gardentasuna neurtzen da, eta hori 80 adierazlek osatutako multzo baten bidez.
ITAn neurtzen diren bost gardentasun areak hauek dira:
- Udalbatzari buruzko informazioa:
- Oinarrizko informazio instituzionala
- Udal arau eta erregelamenduei buruzko informazioa - Herritarrekin eta gizartearekin duen harremana:
- Udaleko web orrialdearen ezaugarriak
- Herritarrei informazioa eta arreta ematea
- Herritarrekin duten konpromiso maila - Gardentasun ekonomiko-finantzarioa:
- Kontabilitate eta aurrekontu informazioa
- Gardentasuna udaleko diru-sarrera eta irteeretan
- Gardentasuna udalak dauzkan zorretan - Gardentasuna zerbitzuak kontratatzean:
- Zerbitzuak kontratatzeko prozedura
- Hornitzaile eta kontratistekin duten harremana eta egiten dituzten eragiketak - Hirigintza eta herri lanetako gaietan dagoen gardentasuna:
- Hiri antolamendurako planak eta hirigintza hitzarmenak
- Hirigintzako birkalifikazio eta adjudikazioei buruzko erabakiak
- Herri lanen iragarki eta lizitazioak
- Lehiatzaile, eskaintza eta ebazpenei buruzko informazioa
- Obrak gauzatzeko segimendua eta kontrola
- Hirigintza eta herri lanei buruzko adierazleak
Aipatutako 80 adierazle horiek ezarriz, Udal bakoitzak puntuazio bat lortzen du, eta hala, neurtutako udalen gardentasun mailaren Ranking edo Sailkapena eratzen da.

