Bilbao.net

2013ko maiatzaren 19a

Bilaketa aurreratua

Ruta:
  • Kokapena:
  •   Kidegune 2012. Dibertsioaren artea!

Kidegune 2012. Dibertsioaren artea!


2012ko Kidegune izeneko programaren irudia Espazio ludiko hezitzailea 9 eta 11 urte bitarteko neskato-mutikoentzat. (2001-2003 bitartean jaiotakoak).

Hiruhileko honetan, zuen seme-alabek artista izatera jardungo dute jolasean.

Horrela, urrian elkar ezagutuz eta artearen mundua ezagutzen hasiko dira, eta azaroan argazkilariak eta zineko artistak izatera jolastuko dute. Abenduan, gabonak gertu direla, besteak beste, sukaldari handien azalean ere jarriko dira, eta familiarentzako menu gozo-gozoa pentsatuko dute.

Baina hori ez da dena. Datorren urtean hainbat gauzarekin dibertituko dira: arkitektura, eskultura, antzerkia, zirkua, dantza, musika, pintura, moda eta publizitatea.

Iraupena: 2012ko urriaren 1etik abenduaren 22ra.

Non?:

  • Begoña: Begoñako Udaltegia. Club Deportivoren Zirko Amateurraren kalea 2
  • Irala: Iralako Auzo Etxea. Aranako Txara plaza z/g
  • Zazpi Kaleak: Zazpi Kaleetako Auzo Etxea. Belostikale 23.
  • Otxarkoaga: Otxarkoagako Udaltegia. Pau Casals etorbidea 19
  • Deustu: Deustuko Udaltegia. Agirre Lehendakaria 42
  • Zorrotza: Zorrotzako Auzo Etxea. Fray Juan 33
  • Castaños: Castañoseko Udaltegia. Castaños 11
     

Noiz egongo dira zabalik?:

2012ko urriaren 1etik abenduaren 22ra.

Ordutegia: 17:30-19:30.

Egunak aukeratu egun bat: 

  • Barikua edo zapatua. 

Kuota:

  • 4 €
  • 3 €, familia ugaria
  • 2 €, Diru-sarrerako Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzat

Hizkuntza:

  • Euskaraz eta gaztelaniaz.

Pllazak:

  • 15 plaza egunero.

Izena ematea:

Informazioa hartzeko zein izena emateko eta matrikula egiteko lekuak:

  • Interneten: www.bilbao.net
  • Telefonoz: Udalaren informazio-telefonoan: 010 - 94.401.00.10 (astelehenetik domekara, 08:00-20:00).
  • Bertatik bertara: “BILBAO CLICK” bulego elektronikoak, Otxarkoagako, Ibaiondoko, Deustuko, Begoñako, San Frantziskoko, Basurtuko, Zorrotzako, Errekaldeko, Castañoseko, Iralako, Uribarriko, San Ignazioko eta Abandoko udaltegietan eta San Agustin eraikinean.

Izena ematea:

  • Irailaren 3tik 6ra
  • Ume bakoitzak:
    • zentro bakarrean eskatu beharko du plaza,
    • egun bakarra aukeratu beharko du: Barikua edo zapatua. 

Zozketa:

  • Irailaren 7a
  • Emaitza egun horren biharamunean egongo dira ikusgai informazio-puntuetan.

Matrikula eta ordainketa:

  • Irailaren 10etik 12ra

Itxaron zerrendan daudenen izen ematea eta ordainketa:

  • Irailaren 17tik 19ra
  • Kontsultatu fase honetan ea plazarik duzun informazioa-lekuetan zein udaltegietan.

Nola egin ordainketa:

  • Behin izena emanda, ordaintzeko agiriak “Bilbao Click” bulego elektronikoetan eta udalaren web-orrian (www.bilbao.net) lor daitezke.
  • Plaza 010 / 94.401.00.10 Udalaren informazio-telefonoaren bidez erreserbatu dutenak goian adierazitako “BILBAO CLICK” bulego elektronikoetara joan daitezke abonu-agiria jasotzera.
  • Dirua BBKren bidez ordainduko da, behin abonu-agiria eskuratuta:
    • BBKren edozein bulegotan.
    • BBKren Teleka kutxazainetan.
    • Internet bidez, ordainketen pasabidean, BBK txartelaz (ezin da beste txartelez).
  • Ez da beharrezkoa ordainagiria Umeen Gaietarako Zerbitzuan aurkeztea.

Hiruhilekoan egindako inskripzioak:

  • Deitu Euskara, Gazteria eta Kirol Sailera (94.420.42.22 - 94.420.43.95).

Garrantzitsua:

  • Umea Bilbon erroldatuta egon behar du.
  • Matrikula ez da formalizatuko ordaindu ez bada edo izena emateko oharretan adierazitakoa justifikatzen duen txostenik aurkeztu ez bada.
  • Udalak ziurtatuko du eskatzaileak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duela edo Familia Ugaria daukala.
  • Taldea osatzen ez denean bakarrik itzuliko da dirua.
  • Hezkuntza Premia Bereziak dauzkaten umeak:
    • Ezinbestekoa da eguneratutako txostena bidaltzea hurrengo bidez:
    • Udaleko zerbitzu teknikoek, espezialistek eta Haurgunea edo Kidegunea gestionatzen dituen enpresak ume horien parte-hartzea baloratuko dute eta, egoki bada, jarduera ludikoan laguntzako pertsona bat behar dela adieraziko dute.
  • Haurgunera eta Kidegunera modu jarraituan joatea exijitzen da. Justifikatu barik jarraikako lau astetan jarduerara huts egiten duenari, baja emango zaio eta ez zaio matrikularen dirua itzuliko.
  • Haurgunearen edo Kidegunearen barruan portaera egokia ez daukatenak kanporatu egin ahal izango dira.
  • Matrikulatzeak adierazitako guztia onartu dela esan nahi du.

Liburuxka deskargatu (pdf formatuan - 120 KB)



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200