Barrutirock
Tokiko hainbat kontzertu areto biltzen dituen zirkuitu musikala da Barrutirock eta horren bidez, euren sorkuntzak zuzenean erakusteko aukera dute Bilboko talde tea bakarlari gazteek.
15 eta 35 urte bitartekoa bazara eta musikaren munduan hasten ari bazara, Barrutirock zirkuituan izena eman eta publikoaren aurrean joz esperientzia lor dezakezu.
Kontzertuetarako sarrera doan da eta irekita dago musika zuzenean gozatu nahi dutenentzat zein musikamugimendu berriak ezagutu nahi dituztenentzat.
Zirkuituaren helburua Bilbon entseatzen duten gazteei irteera ematea da eta horretarako, talde nahiz bakarlari elkartrukea bultzatzen du erakunde publiko zein pribatuen artean, ekitaldi, festibal, jai eta bestelako aisialdi ekintzetan musikak presentzia izan dezan.
