Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketa
Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan musika talde europar, gazte eta hasiberriek har dezakete parte. 1998an jaio zen, goraka ari diren talde zein bakarlarien musika akuilatzeko eta hedatzeko helburuarekin eta ordutik hona, erreferente bihurtu zaigu lehiaketa Europako musikaren egungo panoraman.
Besteak beste, talde irabazleentzako sariak (eskudirutan, musika-tresnetan, kontzertuetan aritzeko aukera gisa edota hedapen-bultzada gisa), bertaratzen den publikoarentzako opariak eta sorkuntza berriak ezagutu nahiz horiez gozatzeko aukera dira Bilboko Hiria Pop-Rock Lehiaketa erakargarri egiten duten ezaugarrietako batzuk.
Parte hartzeko hiru modalitate desberdin daude: Pop-Rock, Metal eta bestelako joerak:
- Pop Rock: Rock, Rock and Roll, Pop, Punk Rock, Post Rock, Garage, Psikodelia, Rhythm&Blues, Tecno Pop, Hard Rock, Noise, Power Pop, Art Rock, Indie, Hard Core, Emo, Folk Rock, Amerikarra, Soul, Stoner, Funk, Ska-Reggae eta bestelako konbinazioak.
- Metal: Hard Rock, Heavy, Power, Thrash, Speed, Death, Grind, Black, Doom, Metal Gótico, Industrial, A.O.R., Hard-Rock, Hardcore, Nu Metal, Rap metálico, Metal Alternatiboa eta bestelako konbinazioak.
- Bestelako joerak: Elektronikoa, Down tempo, House, Techno, Electro, Minimal, Drum'n'Bass, Breakbeat, Trip Hop, Electroclash, Hip Hop, Rap, BeatBox eta bestelako konbinazioak.
Harremanak:
Bilborock
Mesedeetako kaia, 1.
48003 Bilbo
Telefonoa: 94.415.13.06
Faxa: 94.415.59.19
Helbide elektronikoa: bilborock@ayto.bilbao.net

