Administrazioarekin kontratatzeko gaitasun-baldintzak
- Jarduteko gaitasun osoa duten pertsona natural edo juridikoak, espainolak edo atzerritarrak.
- pertsona juridikoek beren helburuekin edo jardueraren helburu edo esparruarekin bat datozen laguntzak ematen dituzten kontratuak egiteko gaitasuna izango dute, beren estatutuei eta arauei jarraiki.
- ondasun-erkidegoek EZ dute gaitasunik administrazioaren kontratatzeko.
- Kontratatzeko debekurik ez badute.
- Kontratu bakoitzerako eskatutako ekonomia- eta finantza-kaudimena, kaudimen teknikoa edo profesionala; edo legeak hala eskatzen duen kasuetan, indarreko enpresa-sailkapena egiaztatzea.
- Kontratuan eskatzen den jarduera edo zerbitzua emateko eska daitekeen enpresa-gaikuntza edo gaikuntza-profesionala.
- Enpresaburuen elkarteak: xede horretarako denboraldi baterako sortzen diren enpresaburuen elkarteek kontratatu ahal izango dute, eta ez dute eskritura publikoan formalizatu behar izango haiek kontratua esleitu arte.
Kontratzeko gaitasunaren ziurtagiria eta aurkeztu beharreko dokumentazioa
Kontratu bakoitzaren baldintza-agirietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Oro har, dokumentu osagarriez gain, hau da eskatutakoa:
A gutun-azala: Administrazio-dokumentazioa:
- Gutun-azal honetan sartutako dokumentu guztien zerrenda. (*)
- Pertsona naturala izatekotan: NAN edo pasaportea. (*)
- Pertsona juridikoa izatekotan: (*)
- Dagokion Erregistro publikoan behar bezala erregistratutako eskritura edo eratze dokumentua, estatutuak edo sortze akta.
- Hala dagokionean, eskatutako enpresa-gaikuntza egiaztatzen duen dokumentazioa. (*)
- Administrazioarekin kontratatu ahal duela egiaztatzen duen eskritura edo ziurtagiria, proposizioa sinatzen duenaren alde. (*)
- Kontratatzeko debekurik ez duela aitortzea. Aitorpen horrek barne hartuko du zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adieraztea (pleguan agertzen den ereduaren arabera). (*)
- Eskatutako dokumentu eta baliabideen bidez behar bezala egiaztatutako kaudimen tekniko edo profesionala (pleguan agertzen den ereduaren arabera).
- Eskatutako dokumentu eta baliabideen bidez behar bezala egiaztatutako ekonomia- eta finantza-kaudimena (pleguan agertzen den ereduaren arabera).
- Eskatzen bada, indarreko enpresa-sailkapenaren ziurtagiria.
- Udalaren diruzaintzan behin-behineko bermea eman izanaren frogagiria.
- Hala badagokio, langile guztien artean, %2 baino ezgaitu gehiago daudela jasotzen duen ziurtagiria.
- Hala badagokio, langile guztien artean, %2 baino ezgaitu gehiago daudela jasotzen duen ziurtagiria.
(*): Eusko Jaurlaritzaren Kontratisten Erregistro Ofizialean edo Estatuko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialean izena emanda badaude, ez da aurkeztu behar izango aipatutako dokumentazioa. Horren ordez, beste hau aurkeztu beharko da:
- Erregistroan izena eman dagoen indarreko ziurtagiria.
- Egiaztagirian jasotako datuak eta egoerak baliozkoak diren eta indarrean dauden zinpeko aitorpena (eredua dago).
PROZEDURA IREKIERA EDO MUGATUA bada:
B gutun-azala: Formulen bidez kontuan hartu ezin daitezkeen irizpideei buruzko dokumentazioa
Eskaintzaileek orrialdeak zenbatuta dituen dosier bat aurkeztu behar izango dute, dagokion aurkibidearekin. Hala, banan-banan jaso beharko dira eskaintzak ebaluatzeko balioko duten formulen bidez automatikoki zenbatu ezin diren irizpideei buruzko alderdi oro.
C gutun-azala: Formulen bidez zenbatu daitezkeen irizpideei buruzko dokumentazioa
- Eskaintza ekonomikoa: Makinaz idatzitako proposamen bakarra, eskaintzaileak edo aurkezten duen pertsonak sinatuta, administrazio-klausula partikularren Pleguaren I Eranskin gisa agertzen den ereduaren arabera idatzita.
- Eskaintza ekonomikoak, jasanarazi behar den BEZa adieraziko du partida independente gisa.
- Hala aurreikusten bada, B gutun-azal honetan proposamen ekonomikoaren ereduaren Eranskinak sartuko dira.
- Ez dira onartuko proposamen hauek:
- Kontraesanak, ez aipatzea, akatsak edo zirriborroak dituztenak, Administrazioak eskaintza aintzat hartzeko funtsezkotzat jotzen duena argi ikustea eragozten badute.
- Aztertutako eta onartutako dokumentazioarekin bat ez datozenak.
- Eskaintzaren aurrekontua edo gehienezko tasa gainditzen dutenak.
- Proposamenaren zenbatekoan errore argia dutenak.
- Pleguaren I. Eranskin gisa ezarritako proposamen eredua nabarmen aldatzen dutenak.
- Eskaintzailearentzat bideraezin egiten duten akatsak edo funtsik ez dituztenak.
- Letretan adierazitako eskaintza zenbakietan adierazitakoarekin bat ez badator, letretan adierazitako kopurua nagusituko da; dokumentazioa aztertu eta gero, arrazoizko irizpideak erabiliz, Kontratazio Mahaiak beste jarrera bat hartzen ez badu salbu.
- Eskaintza bakoitzak eskaintza bakarra aurkeztu ahal izango du. Pleguan baimena ematen bada bakarrik, soluzio aldakorrak izan ahalko ditu; hortaz, eskaintza ekonomikoak ere ezberdinak izan ahalko dira.
- Pleguaren Karatulan aipatutako dokumentuak, hala dagokionean, formula bidez zenbatu daitezkeen irizpideak baloratzeko beharrezkoak direnak.
PROZEDURA NEGOZIATUA bada:
B gutun-azala: Proposizio Ekonomikoa
C gutun-azala: Esleipen-irizpideei buruzko Dokumentazio Teknikoa
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOARI BURUZKO OHAR ARGIGARRIAK
- Aurkeztu beharreko dokumentuak izan daitezke: originalak, baimendutako kopiak edo Kontratazio Zuzendaritzaren udal bulegoek konpultsatutako kopiak.
- Helegiteak jartzeko epea bukatu ostean helegiterik jarri ez bada, dokumentazioa interesdunen esku geratuko da. Hala ere, esleipena egiten denetik hiru hilabetera, Administrazioak eskaintzaileek emandako dokumentazioa apurtu ahal izango du, baldin eta haiek hartu ez badute.