Bilbao.net

2013ko maiatzaren 21a

Bilaketa aurreratua

Ocio eu
Ruta:

Taxfree


Unos billetes colgados con pinzas Zergak itzultzeko prozedura

Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetako biztanleei BEZa itzultzen zaie erosketaren zenbateko gutxienez 90 eurokoa bada.

Itzultzeko prozedura ezberdina izango da erosketa egiten den establezimendua "TAX FREE SHOPING"-era atxikita badago.

"Tax Free Shoping"-era atxikita dauden establezimenduetan egindako erosketak

  1. Atxikita dauden establezimenduek "Global Refund TAX FREE SHOPPING" bereizgarria dute.
  2. Erosketa egindakoan, zerga-salbuespenaren txekea eskatuko da establezimenduan:"GLOBAL REFUND CHEQUE".
  3. Europako Erkidegoa uzten denean erosketak aitortu beharko dira Aduanen bulegoan, eta erakutsi beharko dira erosketak eta Global Refund txekeak baliozkotuak izateko.
  4. Txekeak hiru eratara trukatu daitezke:
  • Aireportuko Cash Redunden edozein bulegoan, pasaporteen kontroletik pasa eta gero. Zerbitzu hau aireportu hauetan aurki daiteke: Madril, Bartzelona, Girona, Palma, Ibiza, Malaga, Sevilla, Valentzia, Oviedo, Santiago Konpostela eta Reus.
  • Mundu osoan irekita dauden nazioarteko Cash Refunden edozein bulegotan.
  • Aduanen Bulegoak zigilatutako "GLOBAL REFUND" txekeak posta bidez bidaliz, zenbatekoa bere kontu korrontean ordainduz. "GLOBAL REFUND" txekeak gutun-azala ere barne hartzen du frankeoa ordainduta

 

Informazio gehiago:

Global Refund Spain, S.A.

Helbidea: Manuel Tovar, 1- 28034 MADRIL


Telefonoa: 900.435.482 // 91.729.43.80
Faxa: 91.729.12.99
Web: www.taxfree.es

"Tax Free Shoping"-era atxikita ez dauden establezimenduetan egindako erosketak

  1. Erosketa egindakoan, zergak itzultzeko dokumentazioa edo Premier Tax Free eskatuko da establezimenduan. Premier Tax Freek gutun-azala du frankeoa ordainduta, eta fakturaren ale bi. Fakturak ondo zehaztuta egon beharko du (Agertu behar dira: saltokiaren izena, IFZ, produktuaren prezioa, BEZa, baita eroslearen bankuko datuak dirua itzultzeko).
  2. Europako Erkidegoa utzi baino lehen Aireportuko Aduanen bulegora joan beharko da fakturari zigilua jartzeko. Aurkeztu beharko dira: ontziratze-txartela, pasaportea, fakturaren bi aleak, eta erosi diren gauzak, ikuskapena egin baitezakete.
  3. Aduanen Bulegoan faktura zigilatutakoan, interesduna kopiarekin geratuko da, eta originala Premier Tax Free-ra eramango du zuzenean frankeoa ordainduta duen gutun-azalarekin. Aduanak zigilatutako faktura originala jasotakoan, Ogasunak diru itzuliko du zure kreditu-txartelean, edo nazioarteko txeke baten bidez aukeratutako diruan.
  4. Zenbait aireportutan, hala nola, Madrilen edo Bartzelonan, dirua berehala itzultzeko aukera dago, PREMIER TAX FREE/ ESKU-DIRUTAN ITZULTZEKO GUNEETAN. Loiuko aireportuan ez da inoiz itzultzen dirua esku-dirutan.

 



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200