Bilbao.net

2013ko maiatzaren 22a

Bilaketa aurreratua

Ruta:
  • Kokapena:
  •   Hasiera
  •   Turismoa
  •   Bilboko oinarrizko informazioa
  •   Ohiturak

Ohiturak


foto en la Aste Nagusia Bilbok oreka handiz konbinatzen ditu sustrai sakoneko ohiturak eta gaur egungoak. Hiribildua zerbitzuetako hiria bezala aintzatesteak aurreko biak indartzen ditu.

Kultura gastronomiko garrantzitsuak leku berezia du bilbotarren ohituretan. Hirian kalitate handiko hainbat jatetxe dago, eta euskal sukaldaritzaren alderdirik onena erakusten dute. Lehengaien ugaritasunari esker sukaldaritza hedatu da, eta mundu osoan lortu du bere bertuteen aintzatespena.

foto de un bar Eta grina hau euskal ohiturarik herritarrenetako batean islatzen da, Bilbon era berezian egiten dena: "txikiteoa" edo "basoerditan ibiltzea". "Txikitoak" -ardo baso txikiak- edo "zuritoak" -garagardoa- hartzen diren bitartean oso ohikoa da zenbait ordutan bilbotarrak ikustea herriko tabernetan, pintxoak dastatzen, hots, osagai ezberdinetako aperitibo txikiak hartzen.. Pintxo errazenak eta ohikoenak zein sukaldeko gutizia irudimentsuak eta sofistikatuak aurki daitezke. Bilbon urtero pintxo lehiaketa bat antolatzen da, eta bertan Hiribilduko tabernak eta jatetxeak parte hartzen dute.

Kultura hau hiriko jairik ospetsuenetakoetan ere islatzen da, hala nola, Santo Tomasen, abenduaren 21ean. Egun horretan Bilbon baserrietako produktu tradizionalak erakusten dira, eta mundu guztia hurbil daiteke produktu hauek erostera jai giroan. Ohikoa da taloa txorizoarekin eta txakolinarekin dastatzea.

Baina hiriak baditu beste egun adierazgarri batzuk ere. Haietako bat urriaren 11 da, Begoñako Andre Mariaren eguna hain zuzen, bizkaitarren zaindaria, eta "Amatxu" izenaz ezaguna. Egun horretan, baina baita abuztuaren 15ean ere, erromesaldia egiten da Begoñako Basilikara, Bilboko sinbolo handienetako bat. Tradizio erlijioso garrantzitsuak ere Aste Santuko prozesioetan islatzen dira.


foto de un mercado Abuztuan hiriak bere jaiak ospatzen ditu, alderdi grastonomikoa protagonista ere delarik. Bilbo osoak parte hartzen du jaietan bederatzi egunez. Gehienbat kalean izaten dira, baina beste hainbat lekutan ere. Gau guztietan Hiribildua argiztatzen dituzten su artifizialak ezinbesteko hitzordua dira bilbotarrentzat, baita kontzertuak eta antzerki-ikuskizunak ere, Aste Nagusi osoan zehar daudenak.

Hiribilduak harro egoteko duen beste arrazoietako bat da bere futbol taldea: Athletic. Kirol honekiko zaletasuna, eta "lehoi"ekiko mirespena bazter guztietan antzematen da. Athletic taldeko futbol-zelaia, San Mames, "Katedrala" bezala ezaguna, hiriko beste sinboloetako bat da.



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200